euskal diaspora eta kultura
2010/06/18
PUBLIZITATEA
Zugarramurdi, Nafarroa. Euskal Herriko dantza maisu Juan Ignazio Iztuetak (1767-1845), 1789ko Frantziako Erreboluzio Handiak ekarri moda berrien poderioz Gipuzkoako Antzinako Dantzen galera bat-batekoa ezagutu zuen bere gaztaroan eta joera galkor horrek, izan ere, jakingarri ugari eta partitura asko gordetzea ekarri zuen. Orain, Oskorri musika taldeak, dantza-doinu horietako batzuk prestatu eta, Baztango Dantzariak taldearekin batera, publiko zabalak dantzatzeko modu errazean birsortu ditu.
Oskorri formatu berri batez plazaratuko da uda honetan. Modu bikoitzean azalduko da agertokietan, kontzertu misto gisan, Oskorriren Kontzertua + Dantzaldia Oskorri Baztango Dantzariekin. Formula berri honen estreinaldia bihar bertan, larunbata, eginen da, arratsaldeko 20:00etan, Zugarramurdiko Sorginen Egunean, “Aita semeak”, “Furra furra”… eta Oskorriren kantu ezagunenekin batera, zazpi dantza berri estreinatuko dira. Nahi duten guztiek dantzok ikas ditzaten, bideo batzuk eseki ditu Oskorrik Youtuben Oskorri Dantzak izenpean, eta internet bitarteko Oskorri Dantza Klub delakoa sortu du. Izan ere, natxooskorri@euskalnet.net helbideraidazten duten guztiei, aurrerantzean prestatzen joango diren dantzen musikak, bideoak eta kontzertu berrien deialdiak helaraziko zaizkie.
Zugarramurdi, bien bitartean, biharko, esan nahi baita ekainaren 19ko Sorginaren Eguna prestatzen ari da. Udako (neguko) solstizioa ospatzeko ekitaldi ugari antolatu dituzte.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus