euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oscar Alvarez eta Eneko Sanzek Euskadiren kanpoko Ordezkaritzen historia laburbildu dute Euskonews-en

2011/02/14

Eusko Jaurlaritzaren Pariseko Marceau karrikako Ordezkaritzaren eraikin historikoa (argazkia Euskomedia)
Eusko Jaurlaritzaren Pariseko Marceau karrikako Ordezkaritzaren eraikin historikoa (argazkia Euskomedia)

PUBLIZITATEA

Oscar Alvarez eta Eneko Sanz historialariek Eusko Jaurlaritzak 1937tik 1965era bitartean munduan ezarri zituen ordezkari eta Ordezkaritzen gainbegirada aurkeztu du Euskonews astekari digitalean, hiru astetan argitaratu diren beste hainbeste artikulutan. Bertako datuen arabera, Jaurlaritzak ordezkaritzarik izan zuen, besteak beste Madril, Bartzelona, Valentzia, Paris, Baiona, Donibane Lohizune, Bordele, Brusela, Londres, Dublin, Geneva, Sofia, Belgrado, Budapest, Varsovia, Praga, Kairo, Erroma, New York, Boise, Dominikar Errepublika, Habana, Manila, Puerto Rico, Buenos Aires, Txileko Santiago, Montevideo, Bolivia, Mexiko, Guatemala, Caracas, Panama, Bogota eta Ekuadorren.

Donostia-San Sebastian. Oscar Alvarez Gila eta Eneko Sanz Goikoetxea historialariek (biak Euskal Herriko Unibertsitatekoak, baina Oscar Alvarez Nevada-Renoko Unibertsitatean da urtebetez, William A. Douglass bekarekin) hiru artikulu dituen bildumatxo bat eman dute argitara Euskonews astekari digitalean, Eusko Jaurlaritzak 1937 eta 1965 bitartean Kanpoan izan zituen ordezkari eta ordezkaritzei buruzko gainbegirada bat emanez.

Artikuluok "El exilio institucional: El Gobierno autonómico vasco y sus delegaciones en el exterior (1937-1965)" dute izena (Erbesteratze instituzionala: Euskal Gobernu autonomikoa eta Kanpoko bere ordezkaritzak) eta euskaraz bilatzen saiatu arren gaztelaniaz topatu dugu soilik.

Hiru artikuluok hemen irakur daitezke:

-Lehenengo zatia
-Bigarren zatia
-Hirugarren zatia

-Euskonews: Eusko Ikaskuntzak astero sareratzen duen aldizkari honek euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez ematen ditu argitara artikuluak, beti ere euskal gaiez edota euskal ikertzaileek eginikoak, zentzu zabalean, Zazpiak Bat-eko eremua zein Diaspora bilduz: harpidetu zaitez kitorik



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia