euskal diaspora eta kultura
2009/07/06
PUBLIZITATEA
Paraná, Argentina. Hector Baigorria doktorea joan den ostiralean mintzatu zen Paranáko Urrundik Euskal Etxearen egoitzan. Entre Rios-ko Mediku Albaitarien Elkargoko zuzendaritzakoa den Baigorria, elikagaien bidez transmititutako gaitzez (ETAs, Argentinan ezagutuak diren bezala) mintzatu zen, power pointeko azalpen eta irudiez lagundurik. Aurrezainketa neurriak aipatu zituen kutsatutako ura edatea edota kutsatutako janariak jatea ekiditeko.
Hitzaldi honekin berriro ere jarri da abian 'Urrundik komunitatean' zikloa, Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak bultzatua, Paranáko herri osoari eskainia eta gai euskaldunak eta ez-euskaldunak ukitzen dituena, euskal etxeak txertatuta dagoen herriarekin daukan konpromisoaren adierazle. Gaiak komunitaterengan eragina izan edota gisa batez edo bestez eragiten diotenak dira eta sarrera libre eta kitorik da.
Zikloak datzoen asteetan izango du segida, beste bi hitzaldi baitaude prestatuta, eurak iragartzea Argentinan A gripea dela-eta bizi den osasun arloko larritasun egoeraen garapenak baldintzatuko duelarik, jakinarazi Urrundik-ek ohar batez.
Lotura interesgarriak
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus