San Frantzisko, AEB. Kanpaina abiatu berria da Estatu Batuetan Bigarren Mundu Gerrako (BMG) euskal jatorriko beteranoak gogoratu eta ohoratzeko. Ikerketa historikoa aurretuta dago oso eta planek Monumentu Nazional bat eraikitzea baitaratzen dute, euskal jatorriko gizon eta emakume beterano guztien izenak bertan banan bana bildu eta eurekiko oroimena gorde eta errekonozitzeko, baita euren sakrifizioa eta euskal komunitatearen ekarria ere, BMGko demokrazia eta totalitarismoaren aurkako borrokan.
Euskal jatorriko 1.600 gizon-emakumetik gora izan ziren partaide AEBko Indar Armatuen baitan totalitarismoaren aurkako gerra-ahaleginean. "Eurak gogoratzeko garaia da"
Ikerketa hauek ondorioz BMG garaian Estatu Batuetako Armada eta gorputz laguntzailetan aritu ziren1.600 euskal beterano baino gehiago bildu dira. Aurretik batere pentsatzen ez zen zerbait. Orain, euren izenak azaleratuta eta euren biografiak osatzeko bidean, planteatzen dena eurak eta euren ekarria ohoratu eta errekonozitzea da, AEBko beste nazionalitate batzuk egina duten legez. Pedro Oiarzabal 'Sancho de Beurko' historia elkarteko ikertzaile behinena da proiektu honetan, Guillermo Tabernilla zuzendarikide, eta proiektua eta kanpaina aurkeztuko ditu datorren larunbatean 14:00etan San Frantziskoko Euskal Etxean, online zuzenean segitu ahal izango den ekitaldi batean.
NABO bultzatzaile duen kanpaina bi helburu dituen diru-bilketa ari da sustatzen: batetik, "Fighting Basques: Bigarren Mundu Gerrako Memoria" proiektuaren ikerketa fasea bukatzea; bigarren pauso batean, "Bigarren Mundu Gerrako Beteranoen Euskal Monumentua" eraikitzean zentratu ahal izateko, euskal jatorriko beteranoekiko gomuta eta gogoetagune iraunkor gisa eta formazio-tresna izan dadin guztiek jakin, errekonozi eta ikas dezaten egin zuten sakrifizioaz.
EGIN ZURE DOHAINTZA
Gauzak nahi bezala aterako balira, ikerkuntza fasea 2025-2026an bukatuko litzateke eta ondoren indar guztiak Bigarren Mundu Gerrako Euskal Oroitarri Nazionala eraikitzeko kontuetara pasatuko lirateke, non egin, ikustea ze euskal komunitateek izan lezaketen interesa bertan eraikitzeko, eredu eta ezaugarriak, eta iraunkortasuna bermatzea. Argibide gehiago proiektuaz eta memorialaz, hemen. Dohaitza egin nahi baduzu hemen egin dezakezu. Ekarpen txiki edo handiegirik ez dago, gogoz onartzen dira guztiak. Ekarpen guztiak zerga-aringarriak dira AEBn. Mila esker aldez aurretik.
- Pedro Oiarzabal 14etan mintzatuko da San Frantziskon (21ak EHan). Segi ONLINE