euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oroipen eta malkoak Toki Eder Euskal Etxeak Euskadin jaiotako kideei egindako omenaldian

2015/12/21

Toki Eder Euskal Etxeko kideak, euren diplomak jasotzen
Toki Eder Euskal Etxeko kideak, euren diplomak jasotzen

PUBLIZITATEA

Euskal Herrian jaioak diren erakundeko berrogeita hamar kide omendu zituen Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urte amaierako bazkarian. Zeremonia oso hunkigarria izan zen batez ere diplomak eman zitzaizkienean Argentinan bizi diren saridunei.

Jose C. Paz, Argentina. Urte amaierara begira, bazkari bat antolatu zuen Buenos Aires probintziako Jose C. Pazeko Euskal Etxeak 2015. urteari ‘agur’ esateko. Elkarretaratzea abenduaren 6an izan zen eta ospakizunaren baitan, omenaldiaz gain, aipamen berezi bat egin zuten Toki Eder-ko agintariek Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta.

Ekitaldi honen bidez Euskadin jaioak eta Toki Eder-eko kide diren berrogeita hamar lagunei eman zien saria erakundeak, “euren laguntza eta iraunkortasunagatik eta Euskal Etxea ohoratzeagatik”. Zeremoniari hasiera emateko, Zuberoako jatorria duen Lidia Lucia Lechardoy kultur koordinatzaileak euskal etorkinei buruzko hitz hunkigarriak esan zituen. Horren ostean, Agustina Olaizola dantzariak ohorezko ‘Agurra’ dantzatu zien saridunei eta omenaldia osatzeko, diploma eskuratu zizkieten, Argentinan bizi diren edo hemen senideak dituzten kideei.

Buenos Airesen, Floridan, Malvinas Argentinasen, Mercedesen, San Miguelen eta Jose C. Pazen bizi diren kideak bertaratu ziren Toki Eder-era euren diplomak jasotzera. Haien artean lagun hauek aipa ditzakegu: Maria Luisa Anton Martinez, Ines Zabaleta Iriondo, Maria Angeles Oñederra, Maria Asuncion Aranguren Garitaonandia, Maria Esperanza Uribeondo y Ruiz, Angel Fernandez Vitorica, Guadalupe Martinez Gamarra, Maria del Pilar Uribeondo y Ruiz, Jose Maria Aguirre Amirola (apaiza), Jesusa Zarandona Sagarminaga, Maria Lucia Oñederra, Juliana Martinez Gamarra, Jose Erostarbe Aramburu, Maria Luisa Tome Echano, Francisco Javier Zubillaga eta Rosa Maria Uribeondo y Ruiz.

Egun Euskal Herrian, –Oñatin, Bilbon, Tolosan, Lekeition, Mungian, Gernikan, Bedaronan eta Nafarroako zenbait herritan– bizi diren Toki Eder Euskal Etxeko kideek ere izan zuten bere saria. Haiek dira Angel Maria Iturbe Yarza, Maria Isabel Elorza Jaureguialzo, Ignacio Zubia Umerez, Oñatiko Udala, Jose Antonio Urteaga Madinabeitia, Maria Socorro Peña Oñate, Edurne Urteaga Peña, Xabier Urteaga Peña, Gregorio Domingo Lasgabaster Olaziregi, Belen Corta Cobeaga, Maria Mercedes Perez Zalabarria, Eñaut Zubia Fernandez, Itziar Renteria Korta, Iker Zubia Elorza, Sonia Fernandez Garin, Ohiana Zubia Elorza, Pedro Moreno Zulueta, Reyez Zubia Umerez, Miren Oñederra Mayoral, Arantza Tajada Cortes, Ana Cuenca Bermudez, Arrate Kortabarria Anduaga, Josu Arregi Agirre, Angel Abaunz Ayustuy, Josu Zubia Fernandez, Aritz Demicheli Bruschi, Naroa Moreno Zubia, Benita Arando Derteano, Ignacio Elorza Aldanondo, Aiur Moreno Zubia, Maria Ascencion Uribeondo y Ruiz, Ane Demicheli Bruschi, Tomas Oñederra Amias eta Jon Oñederra Mayoral. Aipatzekoa da kasu batzuetan ahaide argentinarrek jaso zutela diploma kideen izenean.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia