euskal diaspora eta kultura
2011/03/24
PUBLIZITATEA
San Miguel, Argentina. “Ziur aski etxeko bazter bereziren batean gordeta izango dituzu argazki, gutun eta paper zahartuak. Ziur aski haiekin batera guraso eta aitona-amonek kontatutako istorioak ere izango dituzu buruan. Nahi baduzu, material hori bidali diezagukezu Askatasunaren Bidea-ren blogean oroipen bilduma bat osatzeko”, dio San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkarteak aste honetan plazaratu duen oharrak. Proiektuaren helburua Euskal Herriko eta Euskal Herritik emigratu zuten euskaldunen oroimenak bildu, ezagutarazi eta elkarte argentinarraren jarraitzaileen artean konpartitzea da.
Proiektua burutu ahal izateko, euren arbasoen informazioa (kontakizunak, argazkiak, eta dokumentuak besteak beste...) bidali behar diete interesatuek Askatasunaren Bidea-ko kideei, testuak word artxiboetan eta argazkiak, JPG formatuan. “Hasierako lana informazioa bildu eta argitaratzea izango da. Bigarren urrats batean, eta urte amaiera aldera informazioa bidali zuten lagunen artean topaketa egitea da asmoa, aurrez aurre elkar ezagutzeko”, azaldu diote San Miguelgo elkarteko kideek EuskalKultura.com-i.
Askatasunaren Bidea duela urte eta erdi jaio zen 'euskal kultura zabaltzea eta bide aske batetik ibiltzeko helburuarekin'. Sortu zirenetik, hainbat ekintza bultzatu dituzte elkarteko kideek. Beren blogetik, gainera, Euskal Herriari buruzko mota askotako gaiak hedatzen dituzte Diasporako lagunen artean. Orain 'Oroimena Berreskuratuz' proposamenaren bidez irakurleek berek izango dute protagonista izateko aukera.
Informazioa askatasunarenbidea@gmail.com helbide elektronikora igorri behar da. Anima zaitez zure oroimen kutunenak konpartitzera!
otura interesgarriak
Askatasunaren Bidea Elkartearen blog-a:
http://askatasunaren-bidea.blogspot.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus