euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oreka TX-ekoek kontzertua eskaini zuten larunbatean NYeko Eusko Etxean, euren lehena euskal etxe batean

2007/11/13

Oreka TX bikote txalapartaria joan den larunbatean aritu zen New York-eko Eusko Etxean, estreinekoz euskal etxe batean  (argazkia Julen Abio)
Oreka TX bikote txalapartaria joan den larunbatean aritu zen New York-eko Eusko Etxean, estreinekoz euskal etxe batean (argazkia Julen Abio)

PUBLIZITATEA

Oreka TX-ek New York-eraino ekarri zituen joan den larunbatean bere makila eta egurrak Etxeorratzen Hirikoen artean perkusiozko euskal erritmo tradizionalak ezagutzera emateko. New Yorkeko Eusko Etxean, taldeko kideak, Igor Otxoa eta Harkaitz Martínez de San Vicente, lehen aldiz aritu ziren jotzen euskal etxe batean Diasporako lagunen aurrean. Ikusmin handia biztu zuen bisitak eta pertsona ugari gerturatu ziren Basque Club-era. Emanaldiaren ondotik “Nomadak TX” dokumentala ikusteko aukera ere izan zen.
Oreka TX-ek larunbatean New York-era egin zuen ostera WABC-TV telebista kateko goizeko albistegiara luzatutako bisitarekin hasi zen. Otxoa eta Martínez de San Vicente musikariak eta euren dokumentaleko zuzendari Raúl de la Fuenterekin batera Julen Abio New Yorkeko Eusko Etxea-ko kidea eta lanbidez telebista arloko prefesionala dena bildu zen. Euskal Herritik etorritako hiruak egon ziren pantaila aurrean eta haiuekin hitzaspertua egin ostean, txalaparta erakustaldi labur bat eskaini zuten kamera aurrean.

[Oreka TX-eko bi musikariak, Igor Otxoa eta Harkaitz Martínez de San Vicente, eta 'Nomadak TX' dokumentaleko zuzendaria, Raúl de la Fuente New Yorkeko WABC-TV telebistan (argazkia Julen Abio-New YorkBasqueCenter.com)]

Arratsaldean Oreka TX-eko bi txalapartariak Eusko Etxean izan ziren euren erritmoak erakusten. Basque Clubeko partaideek dena antolatuta zuten aurretik eta hainbat eserleku jarri zituzten. Ia guztiak okupatu ziren eta nahiz eta aurrean zenbait aulki libre egon batzuek nahiago izan zuten zutik ikusi erakustaldia, erritmoak hobeto jarraitzeko. Bildutakoek ez zituzten begiak makiletatik kentzen eta interes handiz jarraitu zituzten txalapartarien mugimenduak. [Guzti honen bideoak eta argazkiak ikusteko, New Yorkeko Eusko Etxearen eskutik, egizu klik hemen]

Kontzertuaren ondoren “Nomadak TX” dokumentala eman zuten Eusko Etxean. Filmeak New York-eko Margaret Mead Film & Bideo Festival ezaguna itxi zuen biharamunean American Museum of Natural History delakoan. Hirurehun bat pertsona izan ziren bertan eta dokumentala ikusi ondoren galderaz josi zitutuzten bai Oreka TX-eko protagonistak eta baita Raúl de la Fuente zuzendaria ere. Ikusleen eta “Nomadak TX”-ekoen komunikazio onaren gainetik, ordea, antolatzaileek amaitutzat eman behar izan zuten ekitaldia gaueko hamarretan, 45 minutuko galdeketaren ostean.


Lotura Interesgarriak

New York-eko Eusko Etxea
www.newyorkbasqueclub.com

Nomadak TX webgunea
www.nomadaktx.com

Margaret Mead Fim & Video Festival
www.amnh.org


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia