euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oreja-Grande familia argentinarra arbasoen Iruñera etorri eta euskal ereduan eskolatu ditu haurrak

2011/02/07

Veronica Grande eta Martin Oreja euren semeálabekin, 6 urteko Juan Cruz eta 3 urteko Valentina (argazkia MikelSaiz-DiarioNoticias)
Veronica Grande eta Martin Oreja euren semeálabekin, 6 urteko Juan Cruz eta 3 urteko Valentina (argazkia MikelSaiz-DiarioNoticias)

PUBLIZITATEA

Gauza jakina da euskararen egoera ez dela onena Nafarroan, eta kasu askotan etorkinek nahikoa lan daukatela bizitzan aurrera egiten, bertako hizkuntza eta kulturari erreparatzen hasi gabe ere. Egoera hori eta integrazioa bera haurrak medio bidera daiteke, seme-alabak D ereduko eskola publikoetara edo ikastoletara bidaliz gurasoek ere etxeratu egiten baitute euskararen presentzia. "Hemen bizi gara eta hemengo gauzak bizi nahi ditugu", diote berez Mar del Platakoak izan arren azken urteotan Iruñean bizi diren Martin Oreja eta Veronica Grande senar-emazteek.

Iruñea-Pamplona, Nafarroa. Martin Oreja eta Veronica Grande korralitoa lehertu baino bederatzi hilabete lehenago jaioterri zeukaten Argentina utzi eta europaratu ziren. "Aitaren aldeko birraiton-amonak Agoizkoak ziren eta amonaren ahizpa bat Iruñean bizi zenez, zortearen bila abiatu eta etortzea erabaki genuen", gogoratzen du Orejak. Senar-emazteen bi haurrak, sein urteko Juan Cruz eta 3ko Valentina, Iruñean jaiotakoak dira. "Alaba gazteena jaio zenean Etxabakoitzen jarri ginen bizitzen eta Juan Cruz eskolatzeko eskola baten bila hasi ginen", azaltzen du Mar del Platako seme den 37 urteko Martinek.

Martinek eta Veronicak seme-alabak euskaraz eskolatzeko hautua egin zuten, eskola publikoan. Gurasoek euskaraz ez jakiteak ez zuela axolik esan zigun eta, izan ere, hori zela eskolako ikasle askoren kasua. Ez dira geroztik damutu, aitona Mar del Platako Euzko Etxeko fundatzialeetakoa izan zela azaltzen duen Martinek azaltzen duenez. Martin ere euskal etxeko kide eta partaide izan zen, eta ezagunak izan zituen txitandik euskal dantza eta musikak.

Honi guztiari buruz elkarrizketa eman zuen argitara joan den asteartean gaztelaniaz Diario de Noticias de Navarra egunkariak, M. Olaran kazetariak sinaturik. Osorik irakurri nahi izanez gero, jo hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia