euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ordizia, Mexikoko Acapulco eta Peruko El Callao hiriekin senidetuko da Urdanetaren 5. mendeurrenaren barnean

2007/12/05

Andres Urdaneta itsasgizon ordiziarra
Andres Urdaneta itsasgizon ordiziarra

PUBLIZITATEA

Gloria Macapagal Arroyo Filipinetako presidentea gaur iritsiko da Ordiziara Ibarretxe lehendakariarekin eta bi agintariek inauguratuko dute bertako seme izan zen Andres Urdaneta itsasgizonaren jaiotzaren Bosgarren Mendeurrena dela-eta antolatutako erakusketa eta urtebeteko egitaraua. Ondoko ekitaldi batean, Ordiziaren eta Filipinetako Urdaneta hiriaren arteko senidetzea gauzatu eta aurkeztuko dute. Urdaneta Urtean zehar Perúko El Callao eta Mexikoko Acapulco hiriekin ere senidetuko da herri gipuzkoarra.
Filipinetako presidente Gloria Macapagal Arroyo eta Juan Jose Ibarretxe lehendakaria bertan direla gaur emango zaio Ordizian irekiera ofiziala Andres Urdanetaren ohorez bere sorterrian antolatutako erakusketa handiari, itsasgizon euskaldunaren jaiotzaren bosgarren mendeurrena dela-eta antolatutako ekitaldien barne. Ondoko ekitaldi batean Ordiziak aurten Urdanetarekin harreman estua izan zuten hiru herriekin egingo dituen senidetzeak aurkeztuko dituzte. Lehena joan den urrian gauzatu zen Filipinetan, bertako Urdaneta hiriarekin. Ordiziako alkatea bertan izan zen eta orain ordezkaritza filipinarra Ordizian izango da ekitaldia hemen gauzatzeko.

Beste senidetzeak datozen hilabeteetan gauzatuko dira. Hirietako bat Perúko El Callao da, Urdanetaren garaian Pazifikoko portu garrantzitsuenetakoa zena; eta bestea, Mexikoko Acapulco. Acapulco Urdanetak sortu edo aurkitu zuen merkatal bidearen helmuga zen --Kuro Sivoren korrontea segituz--, eta urtero Manila galeoi famatuak 'Tornaviaje' deritzon bidea egiten zuen Asiako altxorrak Ameriketara eramanez. Horrek aberastasuna ekarri zion hiriari eta baita ingeles piraten bisita ere. Orain, zenbait mende geroago, euskal komunitate txiki baino bizia biltzen duen hiri mexikarrak aukera izango du harremanak estutzeko Ordiziarekin eta Euskal Herriarekin.

Urdaneta 500: ekitaldiak

Urdanetaren jaiotzaren Bosgarren Mendeurrena dela eta ekitaldi ugari antolatu ditu Ordiziako Udalak. Hauxe da urtean zehar luzatuko den egitaraua:

2007ko abendua

-Urdaneta 500 urtearen irekiera. Hitzaldia: La salud en los barcos: el problema del escorbuto / J.M. Urkia Etxabe.

2008ko urtarrila

-Hitzaldia: Rumores de ultramar. Los vascos y la emigración a América, una historia desconocida / Óscar Álvarez Gila.

2008ko otsaila

-Hitzaldia: Urdaneta, XVI. mendeko euskal itsas zabalkundearen adibide / Xabier Alberdi Lonbide.

2008ko martxoa

-José Ramón de Miguel Boschen “Andrés de Urdaneta en su tiempo” liburuaren aurkezpena.
-Hitzaldia: La construcción naval en Gipuzkoa. Siglo XVI / Lourdes Odriozola Oyarbide.

2008ko Apirila

-Andres Urdanetaren gaineko dokumentalaren aurkezpena. Barrena Kultur Etxea (Ordizia).
-Hitzaldia: Los conocimientos náuticos en la época de Urdaneta / José Ramón de Miguel Bosch.

2008ko maiatza

-Hitzaldia: Urdaneta y los pioneros vascos en Filipinas: su contribución a la formación de la nación filipina. / Marciano de Borja Ramos.
-Erdi Aroko Feria eta Espezien Feria. “Basotik itsasora” erakusketa - Albaola.

2008ko ekaina

-“Andres Urdaneta 1508-2008” Erakusketa. Boulevardeko Kutxako aretoak – Donostia.

2008ko uztaila

-“Andres Urdaneta” jardunaldiak. Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroak.

2008ko abuztua

-“Andres Urdaneta 1508-2008” erakusketa - Casa Asia-Bartzelona.

2008ko iraila

-“Andres Urdaneta” jardunaldiak. Donostiako Musika Hamabostaldia - Ordizia.
-“Andres Urdaneta 1508-2008” erakusketa – Casa Asia-Madril.

2008ko Urria

-Artesaualdia – Artesautza feria.
-Filatelia erakusketa.

2008ko azaroa

-“Barroko Aire. Días de Música Barroca” egitaraua. Ordizia.
-“Andrés de Urdaneta: un hombre moderno” Nazioarteko Kongresua. Ordizia.


Lotura interesgarriak

Andres Urdaneta webgunea
www.andresurdaneta.org

Filipinar presidentea Ordizian Urdanetaren 5. mendeurrenean
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko azaroaren 27an

Euskal Herria eta Filipinen arteko harremanak estutzen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 20an

Urdaneta V. Mendeurrena Nazioarteko Mintegi batekin itxiko da
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko apirilaren 2an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia