euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oraingoan bai! Macachingo Euzko Alkartasunak baieztatu egin du 2022ko Euskal Aste Nazionalaz arduratuko dela

2021/09/01

2022ko Euskal Aste Nazional Argentinarra Macachinen izango da, Euzko Alkartasuna antolatzaile
2022ko Euskal Aste Nazional Argentinarra Macachinen izango da, Euzko Alkartasuna antolatzaile

PUBLIZITATEA

Macachin, Argentina. Eguneroko albiste nagusia Argentinako albistegietan oraindik pandemia bada ere, osasun protokoloei eta txertaketa kanpainei esker ematen du Covid-19ren birulentzia txikiagotzen ari dela eta epe ez oso luzean eta pixkanaka berreskuratu ahal izango direla aurrez-aurreko ekitaldiak. Pertzeptzio baikor honen aurrean, gauzak mugitzen hasi dira, besteak beste euskal etxeen arloan ere, eta Macachingo Euskal Etxeak berri on bat zabaldu du abuztuan: 2022an “Argentinako euskal diasporaren jaialdi garrantzitsuenaren egoitza izango dela”.

Hirugarrenean aidanez. Macachingo Euzko Alkartasunako Tomas Vicentek EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez, aukera Villa Mariako Euzko Etxearen eskutik agertu zen: “Datorren urtean beraiek antolatu behar zuten baina momentu egokia ez zela konturatzean data aldatzeko proposatu ziguten, eta guk onartu. Asko falta da eta data zehatza ere ez dugu oraindik. Asmoa da azaroan egitea; asteburu luzean, eta ezin bada, hilearen hasieran egingo genuke”, esan digu Vicentek.

Dataren aldaketa FEVAren azken bileran baieztatu zen. Aldaketa honekin, datozen urteetako Argentinako Euskal Aste Nazionalen kronograma honela geratzen da:

  • 2022an, Macachinen
  • 2023an, Necochean
  • 2024an, Tandilen
  • 2025ean, Bahia Blancan
  • 2026an, Villa Marian

Berriak, gertatu ahala, sare sozialetan zabalduko ditu Euzko Alkartasunak.

Macachingo Euskal Etxea Facebook-en, Centro Vasco Euzko Alkartasuna.
Macachingo Euskal Etxea Instagram-en, cvmacachin



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia