euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oraingo eta aspaldiko kideak bildu ziren Utahko Euskal Etxearen Piknikean, klubari bultzada berria emateko prest

2007/07/03

Haur eta nagusiek gogotik lagundu --eta gozatu-- zuten Euskal Piknikean (argazkia UtahBC)
Haur eta nagusiek gogotik lagundu --eta gozatu-- zuten Euskal Piknikean (argazkia UtahBC)

PUBLIZITATEA

Leku berria estreinatu du Utah Basque Club elkarteak egin berria duen bere urteroko piknikean, hain zuzen ere Salt Lake inguruko Sandy herrian dagoen Big Bear parkea. Ekitaldiak ia ehun lagun --haur eta nagusi-- bildu zituen. Antolatzaileak pozarren agertu ziren, aspaldian elkartean ibilitako kideak ere bertaratu eta partehartze aktibo bat izateko gogoa erakutsi zutelako. Elkarteko dantza taldeak, Utahko Triskalariak, dantza erakustaldia eskaini zuen.
Utahko Euskal Etxeak joan den ekainaren 24 egin zuen bere urteroko piknika, Salt Lake City ondoko Sandy herrian. Elkarteko lehendakari Marc Gaztambide eta Ian Smith lehendakariordea aritu ziren ekitaldiko koordinatzaile eta ehun bat kidek erantzun zioten euren deiari. Guztira 50 heldu eta 35 haur bildu ziren Sandyko Big Bear parkean, euskal giroko jai egunaz gozatzeko, Marc Gaztambidek BasqueHeritage.com-i agertu dionez. Euskal Etxeko dantzariek --Utahko Triskalariak taldeak-- dantza erakustaldia eskaini zuen eta txalo ugari jaso zituen.

[Goiko irudian Utahko Euskal Etxearen Urteroko Piknikeko mahaietako bat. Adin desberdinetako kide ugari bildu ziren bertara, euskal giro jatorrean egunpasa egitera (argazkia UtahBC)]

'Zoritxarrez, gure dantzarietako batzuk San Frantziskon zeuden, Udalekun parte hartzen, eta hori dela eta ikuskizunean ezin izan ziren dantza jakin batzuk aurkeztu', azaltzen du Gaztambidek. 'Era berean, gure dantzariek Elkoko Basque Festival-en parte hartzeko gonbitea jaso zuten, baina ezin izan ziren hara joan Udaleku garai horretan zelako'. Dantzez gain, egunean zehar haur zein nagusientzako ekitaldi ugari eskaini ziren: bazkariaren ondotik jokoak eta mus partidak, besteak beste. Aita David Van Massenhovek meza eman zuen eta elkarteko Euskal Koruak elizkizunean abestu egin zuen. [Ezkerreko argazkian aita David Van Massenhove meza ematen (argazkia UtahBC)]


Lotura interesgarriak

Utah Basque Club-aren webgunea
http://members.aol.com/utahbasq

Utah Basque Club Living Traditions jaialdian egon zen
BasqueHeritage.com-en argitaratua 2007ko maiatzaren 31an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia