euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oraindik zehazteke dagoen leku berri batera eramango dute Boiseko Ikastola, datorren urteko ekaina baino lehen

2014/11/10

Egoera berria profitatuz, Boiseko Ikastolak erakin aproposago baten bila dabil (Argazkia: Boiseko Ikastola)
Egoera berria profitatuz, Boiseko Ikastolak erakin aproposago baten bila dabil (Argazkia: Boiseko Ikastola)

PUBLIZITATEA

Heldu den urteko ekainaren 1a baino lehen aldatuko dute lekuz Boiseko Ikastola. BSU Unibertsitateko kanpusean dagoen St. Paul’s Catholic Center-en hamasei urte eman ostean egingo dute, adierazi dute arduradunek. “Haurrek behar duten guztia duen leku baten bila gabiltza, hirigunetik ahalik eta hurbilen”, esan dio Euskal Museoko zuzendaria den Patty Miller-ek EuskalKultura.com-i.

Boise, AEB.- Ikastola mugitu behar izatearen arrazoi nagusia da St. Paul’s Catholic Center-ak zabaltzelanak egin gura dituela. Horregatik higiezinen agente baten laguntzarekin dihardute lanean, aukera guztiak analizatuz.

Lan handia izango badute ere, Ikastolako arduradunek instalazioak hobetzeko profitatu gura dute egoera. Horretarako, haurren zaintzan aditua den Idaho Stars erakundearen irizpideak jarraituko dituzte. Zuzendariak aipatu duen legez, bi ikasgela handi izan beharko ditu leku berriak, bai eta umeen bazkaria prestatzeko gune aproposa eta jantoki bat ere. Jolastokia segurua izan beharko da, hesi batez inguratua, eta haurrak utzi eta hartzeko propio izango den gune bat izan beharko du ere.

Gauzak horrela, kanpotik eta barrutik eraldatzen ari da Boiseko Ikastola, ikasturte honetan hezkuntza sistema berria erabiltzen hasi baitira: Ibaizabal enpresak sortu duen Nubaris sistema modernoa, hain zuzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia