euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oporretan Diasporari buruzko zinema ikusi nahi duzu? Hona Kepa Etchandy-ren "Gaucho Basko", Kanalduderen eskutik

2021/08/04

"Gaucho basko" dokumentaleko irudi bat, Lavallol-eko Euskal Echea erakundea
"Gaucho basko" dokumentaleko irudi bat, Lavallol-eko Euskal Echea erakundea

PUBLIZITATEA

Aldude, Nafarroa Beherea. Abuztua ez da hilabete txarra opor egun batzuk hartzeko, uda-petoan, Ipar hemisferioan bizi bazara, baina baita ere Hegoko neguan. Euskal diasporari buruzko film baten aholkua egitera gatozkizu, Kepa Etchandy argazkilari baionesaren "Gaucho Basko", Carlos Portella Nunes zuzendari. Ordubeteko lana, eta Kepak bere arbasoak ibilitako Argentinara egindako bidaia baten lekukotasuna ematen duena, Euskal Herriaren eta Argentinaren arteko loturak agerian.

Eman genuen filmaren berri estreinatu zutenean eta telebistaz estreinatu zutenean eta oraingoan Kanalduderen politesiari esker ekartzen dugu hona dokumental osoa, Kanalduden eman bezala (filmak 53 minutu, eta Kepa Etchandyrekin Joana Duhaldek Hordok saioan egiten duen solasak beste zazpi bat). Dokumentala Kanaldudeko Nahieran dago ikusgai, euskarazko beste hamaika berri, film eta bideorekin batera.

-Kanaldude Ipar Euskal Herriko TV kate euskaldunari laguntzeko, egin klik hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia