euskal diaspora eta kultura
2009/02/09
PUBLIZITATEA
Chascomús, Argentina. Txapelketako emaitzak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko Zuzendaritzak eman ditu argitara, Maria Laura Eguren lehendakari eta Pedro Mauregui idazkari daukan euskal elkarteak bultzatze eta sostengatze lan polita baitarama eskualdean pilotarekiko.
Sustatze lan horren ondorio da Bigarren Esku Huskako Haur Pilota Txapelketa hau eta, honi erabat loturik, Euskal Etxeak eta Chascomus Pilota Klubak duela gutxi sinatu duten hitzarmena, beti ere pilotazaletasuna sustatu eta hedatzeko asmotan, partikularzki gaztetxoen artean. Txapellketa joan den larunbatean, otsailak 7, gauzatu zen Chascomus Pilota Klubeko trinketean aipatu bi elkarteen babespean, eta elkarri lagunduz, Sebastian Errecart entrenatzaile, darameten Esku Pilota Eskoleko pilota ikasleak partaide.
Zaletasuna eta giroa eragitea helburu
Txapelketan parte hartu duten pilotariak hauek izan dira: Tomás Menchacabaso, Martín Menchacabaso, Estanislao Alfonsín, Tomás Laborde, Sergio Etchegaray, Javier Goya, Gian Marrapodi, Tomás Onnainty, Francisco Saladino eta Cristian Zaccheo, banakako txapelduna Tomás Onnainty izan delarik eta binaka, berriz, Francisco Saladino - Cristian Zaccheo bikotea.
Txapelketaren ondotik parte hartzaile guztiek otordua egin zuten elkarrekin Zingirako Euskaldunak Euskal Etxearen egoitzan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus