Iruñea-Pamplona, Nafarroa. Atzo estreinatu zuten Iruñean, Nafarroako Museoan, 'Gerardo Lizarraga. Artista erbestean' izeneko erakusketa, 1905ean Iruñean jaio eta Mexikoko erbestean 1982an hildako margolari nafar gutxi ezagutu baina esanguratsu honen bizitza eta obrari buruzko atzerabegirakoa, Nafarroako Memoriaren Institutuaren eta Nafarroako Museoaren eskutik. Biltzen dira, besteak beste, Frantziako konzentrazio esparruan marraztutako 80 bat lan eta bere bizitzari eta lanari lotutako 150 bat dokumentu original eta argazki. Erakusketarekin batera, artea eta erbesteari buruzko online jardunaldiak ere programatu dira.
Lizarragari buruzko biografia osatua hemen irakur daiteke. Mexikon, Euskal Etxeko kide eta partaide izan zen eta baita Gaztelupe txokoko fundatzaile ere. Mexikon jaio ziren, Tuterako jatorria zeukan bere bigarren emazte Presentación (Ikerne) Cruchaga argazkilariekin izan zituen bere bi seme-alabak, Amaya eta Xabier. Erakusketak zinemarekin izan zuen harremana ere hartzen du haintzakotzat.
-Online jardunaldietan hemendik hartzen ahal duzu parte (izena behar da eman)
-Informazioa erakusketaz zein jardunaldiez, Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko webgunean, hemen