euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Online egin ahal izango den Mintzodromoa gaur Bahia Blancan, 2024ko Euskal Aste Nazionaleko asteburuari ekinez

2024/11/15

PUBLIZITATEA

Bahía Blanca, Argentina. Azken hilabeteetan, eta are finkoago azkeneko aste eta egun hauetan iragartzen, aurreratzen eta aletzen joan gara orrialde hauetan Bahia Blancan, bertako Union Vasca Euskal Etxeak aurten 125 urte bete dituela-eta antolatu duten Euskal Argentinar Aste Nazionalaz. Gaurkoan, ordea, iritsi dela, Euskal Astea hemen dagoela behar dugu esan. Gaur ostiral goizean hasi dira iristen Argentina osoko delegazio gehienak, eta agurtu ditugu, esaterako, Misionesko Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeko partaide Silvia 'Oihane' Soloaga, autobusez Buenos Aireseraino (13 ordu) eta Buenos Airestik Bahía Blancara autobusez ere beste 11 ordu kateatu dituen euskara ikasle/irakaslea; edo harritu gara Macachinekoek (250 bat kilometrora) esan digutenean 110 pertsonako ordezkaritza batekin daudela hemen Bahía Blancan, haur gazte eta helduak, guztiak ikaragarrizko ilusio handiz parte hartu, bat egin, partekatu eta euskal ilusio karga hori lagunekin berritzeko.

Baina kronika eta iruzkinak datorren asterako utziko ditugu. Gaurko programatik azpimarratuko dugu Mintzodromoa, aurten 'Nazioarteko Online Mintzodromoa' deitu dutena, online parte hartu ahal izango baita.Eta parte hartzeko, hona Zoomeko linka:

https://us02web.zoom.us/j/86461647958?pwd=aErMhpGw2wbhkaGZWKpfLY5U29hx4C.1

Bestela, gogoraraziko dugu gaurko eta astebururako programa:

Azaroaren 15ean, ostirala: 
- 08:00etan: Harrera ordezkaritzei eta gosaria Unión Vascako Txokoan
- 12:30ean: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 14:30ean: Zinema euskaraz: “Badago ala ez dago?” Unión Vascako Barandiaran Liburutegian
- 16:00etan: Mintzodromoa, jolasak eta mintza euskaraz Unión Vascako Barandiaran Liburutegian
- 17.00etan: Dantza tailerra Parque Boronaten
- 17:30ean: Abesbatzen errezitaldia San Luis Gonzaga Elizan
- 19:00etan: Korrontzi taldearen emanaldia Parque Boronaten
- 21:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan

Azaroaren 16an, larunbata: 
- 08:00etan: Harrera ordezkaritzei eta gosaria Unión Vascako Txokoan
- 10:00etan: FEVA Bilera, EITB partaide eta Ander Caballero Barturenen hitzaldia 
- 10:00etan: Bilerak: Liburuzainak, musikariak eta abesbatzak Unión Vascan
- 10:00etan: Mintzodromoa, jolasak eta mintza euskaraz Unión Vascako “Andoni Irazusta” Aretoan
- 10:00etan: Haurrentzako tailerra, pilotalekuan
- 12:00etan: Dantza zuzendarien bilera Unión Vascako Txokoan
- 13:00etan: Bazkaria. Salón de los Deportes ohian, Soler 444
- 15:00etan: Hitzaldia 'Euskal Herriko egungo egoera' Bahía Blancako Udaletxeko Areto Zurian (Alsina kalean 65ean)
- 17:00etan: Kalejira eta danborrada Unión Vascatik Udal Antzokiko harmailadiraino
- 19:00etan: Emanaldi artistikoa Udal Antzokian, Alsina 425
- 22:00etan: Afaria eta Erromeria Unión Vascan

Azaroaren 17an, igandea 
- 10:30etan: Euskal Astearen bedeinkapena Rivadavia Plazan
- 11:00etan: Dantza erakustaldia Rivadavia Plazan
- 13:00etan: Euskal Aste Nazionalaren Azken Agur bazkaria, Korrontzi, Xabi Aburruzaga eta FEVAko musikariak oholtzan, Bahía Blancako Merkataritza Enplegatuen Elkarteko Polikiroldegiko Borlenghi Aretoan

Gertalekuak:
- Unión Vasca: Lavalle 284
- Kirol Areto ohia: Soler 444
- Boronat Parkea: Las Heras eta Tres de Febrero
- Udaletxeko Areto Zuria: Alsina 485
- Borlenghi Aretoa: Bahía Blancako Merkataritza Enplegatuen Elkarteko Polikiroldegian,  Bermudez 6000
- San Luis Gonzaga Eliza: Espora 149


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia