Reno, AEB. Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak abian du bere "Basque Writing Contest" (Euskal Idazketa Lehiaketa) ekimenaren edizio berri bat. 2021eko deialdira aurkez daitezkeen lanak ingelesez behar dute izan, jatorrizkoak eta argitaragabeak edo argitaratze bidean ez daudenak. Euskal gai edo euskal lokarri bat behar behar dute izan, esan nahi baita loturaren bat euskaldunak, euskal diaspora, euskara, Euskal Herria edo oro har euskal kulturarekin.
Testuen generoa librea da eta joan daiteke fikzio literariotik haur literaturaraino, tartean ipuin laburra, ez-fikzioa, memoriak... Luzera aldetik 10.000 eta 100.000 hitz artekoa izango da eta originalak entregatzeko azken epea irailaren 30a izango du, lanak posta tradizionalez edo posta elektronikoz bidal daitezkeela (basque@unr.edu). Irabazleak azaroan iragarriko dira.
Lan sarituek, obra argitaratzeko aukerarekin batera, Euskal Ikasketa Zentroko Argitaletxeko (Center for Basque Studies Press) "gift card" bat (opari txartela) izango dute. Lehiaketa Boiseko Estatu Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programarekin lankide antolatzen du Nevada-Renoko Unibertsitateko William A. Douglass Euskal Ikasketa Zentroak.
Ikus lehiaketako oinarri eta xehetasunak, hemen.
Center for Basque Studies
University of Nevada, Reno / MS 2322
1664 N. Virginia Street
Reno, NV 89557-2322
https://www.unr.edu/basque-studies
basquestudies@gmail.com