euskal diaspora eta kultura
2010/10/14
PUBLIZITATEA
San Pedro, Argentina. Amerikako herri asko bezala, San Pedro ere etorkinek sortutako herria da. Parana ibaiaren kostaldea leku egokia izan zen hainbatentzat bizitza berri bati ekiteko eta hala egin zuten itsasoaren beste aldetik etorritako hainbat familiek. Gaur, sendi horien ondorengoek omenaldia egiten diete euren arbasoen jatorrizko herriei, beren kultura zaharrei eta usadioei eustsiz.
Herriko Paseo Publico-n, gizatalde alemaniarrak, frantziarrak, espainiarrak, paraguaitarrak, libanoarrak, mallorcarrak eta euskaldunak, Argentinako berezko herriekin batera, kolore eta soinu askotako hiru eguneko ikuskizuna eskaini zieten bisitariei.
[Euskaldunen etxetxora hurbildu zirenek euskal etxeko kideek prestatutako plater tipikoak dastatu ahal izan zituzten ]
Euskal standean, kultura eta ohiturei buruzko informazioarekin batera, etxeko kideek prestatutako plater tipikoak, atrakzio bihurtu ziren. 'Ongi Etorri' Euskal Etxearen etxetxoan, sanpedrotarrek eta bisitariek pintxoak, rabak eta euskal odolkiak dastatu ahal izan zituzten.
“Jende ugari hurbildu zitzaigun. Mota askotako oroigarriak eraman zituzten, tartean, ikurriñak eta txapelak”, kontatu dio Monica Mindurry euskal etxeko idazkariak EuskalKultura.com-i. “Gainera oso pozik gaude, lagun asko euskal etxeko partaide bihurtzeko interesa erakutsi dutelako”, azaldu zuen Mindurryk. Asteburu osoan zehar, kolektibitate guztietako artistak aurkeztu ziren jaiko agertokietan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus