euskal diaspora eta kultura
2011/10/06
PUBLIZITATEA
San Pedro, Argentina. Urriaren 8tik 10era ospatuko da Buenos Aires probintziako San Pedron XIX. Gizataldeen Jaia. Testu-inguru honetan herriko eskulan, merkataritza eta industriaren 3. erakustaldia ere gauzatuko da Parana ibaiko kostaldean dagoen hirian.
Udaletxea eta Gizataldeen batzordea antolatzaile, XIX. Gizataldeen Jaiak jatorri ezberdinetako kulturak bilduko ditu, tartean, kolektibitate arabiarra, paraguaitarra, errusiarra, alemaniarra, mallorcarra eta euskalduna, batzuk aipatzearren. Talde bakoitzak bere musika, dantzak, kirolak, hizkuntza, sukaldaritza, antzerkia eta jantziak partekatuko ditu publikoarekin ekintza ugariz baliatuta. Jaiaren markoan maratoi batean eta Kolektibitateen Erreginaren hautaketan hartuko dute parte bisitariek.
Eta euskaldunek ere izango dituzte euren ordezkariak San Pedroko jaian. Izan ere, 'Ongi Etorri' Euskal Etxeak gonbidaturik, urriaren 9an, hau da, igande honetan, gaueko 8:55etan Ekin Dantzari Taldea aurkeztuko da jaiaren tauletan. Ekintza kulturalen une edo karpan, berriz, Kimuak bildumako laburmetraiak botako dira urriaren 8an – larunbatean – arratsaldeko 5:30etan eta igandeko 6:00etan. Euskal zapore eta usain gozoenak ere aurkitu ahal izango dira San Pedroko Gizataldeen XIX. Jaian. 'Ongi Etorri' Euskal Etxearen standean plater eta mokadu tipikoak eskainiko dituzte euren standean.
Hitzordua larunbat goizeko 11etan hasiko da, San Pedroko Paseo Publico-n, eta sarrera, dohain eta librea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus