Buenos Aires, Argentina. Kuarzo ekoiztetxeak luzatzen duen proposamena Buenos Airesen bizi diren eta amateur gisa euskal sukaldaritzan moldatzen diren familiei dago zuzenduta. ‘Masterchef’ realityaren antza izango duen telebista saio berri honek sei familia izango ditu lehiakide, euretako bakoitza jatorri edo gizatalde bateko ordezkari eta euren gizatalde horretako plater tipikoen prestatzaile. Izen handiko chefek dastatu eta baloratuko dituzte euren emaitzak. Irabazleek 500.000 peso argentinar jasoko dute esku dirutan.
Saioa Argentinako Telefe kateak emango du eta interesatuek castingfff@kuarzo.com helbide elektronikoan eman behar dute izena.