euskal diaspora eta kultura
2010/08/09
PUBLIZITATEA
Jose C. Paz, Argentina. Urtean behin, Jose C. Paz-eko Altube Kluba zuri-berde-gorriz janzten da herriko Toki Eder Euskal Etxearen urtebetetzea ospatzeko. Aurten, uztailaren 25ean hain zuzen, Euskal Etxeko ehunka kide eta lagun bildu ziren Buenos Aires probintziako euskal izeneko herri eta aretoan dagoeneko klasikoa den bazkari honetan parte hartzeko.
[Jose C. Paz-eko euskaldunek urtebetetzeko pastela ere izan zuten]
Etxeko sukaldariek prestatutako txistorrak eta paella sukaldetik atera aurretik, omenezko aurresku batekin abiatu zen jaia. Erakundeko lehendakaria den Maria Angeles Oñederrak ongietorria eta esker beroak eman zizkion bildutako jendeari eta gonbidatu zituen euskal menuaz, eta dantzaz eta musikaz gozatzera.
[Etxeko kide eta lagunek dantzariekin batera dantza egin zuten ]
Bestalde, elkarteko kideek 2010/2011 tarterako alkate berria aukeratzeko bozketa egin zuten. Hautatua Oscar Garcia izan zen, eta aipatutako epean Euskal Etxea ordezkatuko du ekitaldi ofizialetan. Horretarako txapela eta agintari makila jaso zituen kargu horretatik atera berrian den Zulema Poeta alkatearengandik. Azkenik, Zuzendaritza Batzordeak elkartearen alde topa egiteko gonbitea luzatu zieten bertaratutako lagunei, hamalaugarren urtemugako ospakizunak amaitutzat emanez.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus