euskal diaspora eta kultura
2010/07/12
PUBLIZITATEA
Oñati, Gipuzkoa. Ikasleekin batera, Oñatiko ekitaldian Fundación Minera Los Pelambres delakoko presidente eta gerentea izan ziren, Ramón Jaras eta Manuel Farias, hurrenez hurren; baita Txileko Salamanca herriko alkate Gerardo Rojas ere eta Txileko enpresa talde garrantzitsuenetakoa den Andrónico Luksic fundacioko gerente Andrés Barros.
Hauekin batera, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateko dekano Lander Beloki eta Enpresagintzako Estrategia, Antolatkuntza eta Ekintzailetasun Departamentuko kide Iosu Lizarralde ere izan ziren.
Txilen Mondragon Unibertsitateak eskaini duen ikastaroa inguru hartako enpresari txiki eta oso txikiei zuzendutakoa da, baita institutu tekniko-profesionaletako irakasle eta funtzionarioei. Ikastaroa zazpi hilabetekoa izan da eta haren ondotik bi astez izan dira Euskal Herrian, bertako esperientzia biltzen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus