'Oñati Community Association' elkartea, Oñatitik pasatu diren 130 herrialdeetako 8.000 jendeen bilgarri
2016/12/20
Arduraduna, Suana Arrese, Oñatik munduan zehar dituen senidetzeei eskainita dizkion monumentuan (argazkia Marian Gonzalez-DV)
PUBLIZITATEA
Nazioartean erreferentzia da lege soziologia alorrean Oñatiko Lege Soziologia Nazioarteko Institutua eta orain, bere 27 urteko ibilbidean bertako ikastaro, ikasgela eta zerbitzuetatik pasatu diren 130 herrialdetako 8.000 pertsonek zubilana egiteko eta proiektu, ideia eta lorpenak elkarbanatzeko tresna berria izango dute, sortu berria baita Oñatin 'Oñati Community Association' elkartea eta webgunea, proiektuko koodinatzaile Susana Arresek aurkeztu eta iragarri duenez.
Oñati, Gipuzkoa. Izen ofiziala gaztelania-ingeles elebiduna daukan International Institute for the Sociology of Law-Instituto Internacional de Sociología Jurídica erakundeak eta Oñatiko Udalak "Oñati Community Associaton" delakoa jarri dute abian, arlo honetan mugitu diren jendeak eta bertan sortu den materiala eta informazioa lanean eta eskuragarri ipintzeko, lotura, konexioa eta zubilana egitea helburu.
Oñatiko Lege Soziologia Nazioarteko masterreko eta proiektu berriko koordinatzaile den Susana Arrese ekimena aurkezten.