euskal diaspora eta kultura
2011/10/28
PUBLIZITATEA
Tres Arroyos, Argentina. Tres Arroyoseko egunkari nagusia den La Voz del Pueblok atzoko edizioan biltzen zuenez, ekitaldia, Tres Arroyoseko Kultura Zuzendaritza eta La Voz del Pueblo bera laguntzaile egingo da gaur arratsaldean, eskualdera iritsi ziren immigranteak eta euren familiak gogoratuz, eta egitarauko parte dauzka euren aldeko gomuta, oroitzapen eta aitortza, immigrazioari buruz zenbait liburu idatziak dituen Alberto Sarramonek emango duen hitzaldia --ingurura heldu zen immigrazio orokorra gai harturik-- eta eskualdera aldi eta bolada diferentetan iritsitako euskal gizonezko aitzindari batzuen aldeko omenaldi eta ohoratzea. Ekitaldia arratsaldeko zazpietatik aurrera garatuko da Euskal Etxearen egoitzan, Sarmiento 378.ean.
Pedro Idiart
Pedro Idiart Euskal Herritik heldu ziren Pedro Idiart eta Juana Ebarlín-en (sic) semea zen. 1886an Carlos Casaresen jaioa, farmazilaria izan zen eta Benito Juarez herrian ezkondu zen Mariana Zumarragarekin, nafarra bera. Lau seme-alaba izan zituzten: María Elena, Pedro, Ernestina Leonor eta Eduardo. Aitzindari izan zen 'hazienda erremateetan'. Tres Arroyosen sortu zuen 'Casa de Remates de Hacienda' delakoa, Chacabuco 350n egoitzaduna. 1956an hil zen. Euskal Etxeak emango dion diploma bere biloba Leonor Guisasolak jasoko du.
Domingo Echegoyen
Domingo Echegoyen, Donibane Garazitik etorritako Martin Echegoyen eta Ana Iribarneren semea izan zen. Gualeguaychú-n (Entre Rios) jaio zen. Tres Arroyosen ezkondu zen Damasia Figueroa Arantze-rekin 1895ean. Hamabi seme-alaba izan zituzten. Lurjabea eta nekazaria izan zen eta besteak beste bera fundatzaille izan zuten Banco Comercial, La Prevision, La Perseverancia eta Sociedad Rural-ek, eta alkate (udal intendente) izan zen. Diploma bere biloba Nan Rudi Echegoyenek jasoko du.
Eduardo Miqueleiz
Eduardo Miqueleiz-ek Juan Miqueleiz eta Maria Bonnassiolle izan zituen guraso, biak euskaldunak. Bere seme Eduardo, jatorri euskalduneko Clotilde Zubillagarekin ezkondua, hiru seme-alabaren aita izan zen: Myrian, Elida eta Eduardo. 1949an sortu zen Miqueleiz etxea, erremateen arloan, aipatu urte horretan egin zuelarik lehenengo errematea. Diploma Eduardo Miqueleiz semeak jasoko du.
José Domingo Uzcudún (sic)
Argentinara 1889ean heldu zen Gipuzkoatik, bertan 1868an jaioa. 1892an ezkondu zen eta zazpi seme-alaba izan zituen. Nekazaritza arloan hasi eta 1930ean Bellocq-eko San Frantziskon instalatu zen. Bertan lantegi mekaniko bat hasi zuen, gaur egun Tres Arroyosen segitzen duenaren abiapuntu izan zena eta egun bere semeek kudeatzen jarraitzen dutena. Diploma bere seme Oscar Uzcudún-ek jasoko du.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus