euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Omenaldia Perun 2013ko maiatzean ehun urte beteko dituen pasiotar kongregazioko euskal misioari

2013/03/04

Arantzazuko Amaren irudia Liman zegoelarik.
Arantzazuko Amaren irudia Liman zegoelarik.

PUBLIZITATEA

1913an Perun pasiotar ordenako euskal misiolari talde batek hasi zuenen egitasmo ebanjelizatzaileak ehun urte beteko ditu datorren maiatzaren 17an. Jhon Bazan Aguilar euskal peruarrak euren omenezko testu hau igorri digu, "bizitza errazari uko egin eta kritautasuna zabaltzea erabaki zuten gizon haien" lanaren berri emateko. Pasiotar ordenako misiolariak 1912ko abenduaren 24ean abiatu ziren Bilbotik Perura eta lau hilabete ondoren hasi ziren Amazonian lanean.

Lima, Peru. 1912ko abenduan abiatu ziren Bilboko egoitzatik aurreneko hamabi misiolariak. 1913ko urtarrilaren 1ean hasi zuten itsasbidaia Atlantikoan barrena, eta maiatzaren 17an heldu ziren Peruko Tarapoto herirra. Harrezkero, ehun urtez lan isila baina saiatua egin dute herrialde honetan, perutar hiriburutik Jhon Bazanek azaltzen duenez.

Mendeurrena ospatzeko, euren omenez peregrinazio bidaia antolatzen ari dira Limako Arantzazuko Amaren Kofradia eta Anaidia, Jhon Bazan bera antolatzaile eta partaide. Ibilbideak Peruko hainbat herri eta hiri zeharkatuko ditu, kostaldean hasi eta oihanean barrena, Yurimaguas hiriraino. Bertan kokatu zen pasiotarren misioaren egoitza, eta han, ibilbidearen helmugan, Gernikako Arbolaren kimu bat landatuko dute.

Horretaz guztiaz mintzo da Jhon Bazan Aguilar euskaltzale peruarrak bidali digun artikulua, gaztelaniaz idatziriko testu honetan irakur daitekeena.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia