euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Omenaldia martxoaren 18an Gerra Zibilaren eraginez erbesteratu behar izan zuten 10.000 haurri: zeure kasua al da?

2023/03/07

Gipuzkoa Gerrako Umeei buruzko ikerlanaren aurkezpena. Ezker-eskuin, Josu Chueca (Intxorta), Ion Gambra Gipuzkoako Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendari nagusia eta Julia Monge (Intxorta) (arg GFA)
Gipuzkoa Gerrako Umeei buruzko ikerlanaren aurkezpena. Ezker-eskuin, Josu Chueca (Intxorta), Ion Gambra Gipuzkoako Giza Eskubideetako eta Kultura Demokratikoko foru zuzendari nagusia eta Julia Monge (Intxorta) (arg GFA)

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Gipuzkoako Foru Aldundiak omenaldia egingo die martxoaren 18an Donostiako Kursaalen Gerra Zibilaren karietara erbestera atera behar izan zuten 10.000 neska-mutikori. Ekitaldiak, bizirik dauden eta lokalizatu diren gerrako haur haietako 144ren partaidetza izango du, jende adintsua oso, nahiz eta pentsatzen den pertsona banaka gutxi batzuk gehiago egon daitezkeela, Diasporako herrialdeetan izan ere. Hori bada zure kasua edo zure familiako edo inguruko batena, igambra@gipuzkoa.eus helbidera idatz dezakezu edo +34 943 113 965 zenbakira deitu.

Aitortzaren ekimena Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Intxorta 1937 Kultur Elkarte memorialistak, gerraren eraginez euren bizilekuak utzita erbesteratu behar izan zuten adin txikikoak identifikatu eta euren memoria berreskuratzeko egindako ikerketa bururatu denean gauzatu da. Asko ez ziren sekula itzuliko Euskal Herrira. Ekitaldia Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano buru egingo da, 400 bat pertsona partaide. Orduan haur ziren haiek "errekonozimendua merezi dute zalantzarik gabe, beren istorioa jendaurretu eta beren sufrimendua ezagut dezagun", azaldu dio EuskalKultura.eus-i Ion Gambra, Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideen eta Kultura Demokratikoaren foru zuzendariak.

Bertako eta kanpoko artxiboetan zenbait urtez garatu den ikerlanak 10.232 kasu identifikatu ahal izan ditu, horietarik 5.053 gizonak eta 4.960 emakumeak, baina litekeena da batzuk kanpoan geratu ahal izana, horregatik deialdi eta artikulu hau. Guztien izenekin zerrenda eta datu base bat osatuta, fitxa, datu eta argazkiarekin, datozen asteetan argitaratuko da, online kontsultatzeko moduan, Gipuzkoako Foru Aldundiaren webgunean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia