Chino, AEB. Kantuak koronabirusak ekarri digun egoera gaiztoa aipatzen du eta bakarrik elkartasunetik eta amodiotik gainditu ahal izango dugula. Hitzak Begoña Echeverria kaliforniar euskaldunarenak dira, eta apìrilaren 1ean Lekarozen hil zen bere izeba Mari Carmen Echeverria Itzeari eskaintzen dizkio. Gogora dezagun Orabidean sortu Echeverria Itzea zazpi anaia-arrebetarik, lau anaiak, Carlos, Alejandro, Pablo eta Juanito Kaliforniara emigratu zutela, eta Euskal Herrian geratu zirela hiru ahizpak, Mañolita, Karmen eta Anjeles. Alejandroren lau seme-alabetako bat da Begoña Echeverria, Manuela, Candida eta Carlosekin batera.
Hitzak Begoña Echeverriarekinak, eta musika eta interpretazioa, berriz, Mattin Lerissa kantari behorlegitarrarena, gitarra jotzailea Mixel Ducau. Gogora dezagun otsaileko bigarren hamabostaldian eta martxo hastapenean bi musikariok Kalifornian izan zirela, eta besteak beste Chinoko Euskal Etxean jo zutela. Hona bideoa, eta ondoren hitzak, euskaraz eta ingelesez (egin klik argazkiaren gainean, eta ondoren eman 'play' bideoari):
Bere heriotz-oharra, hemen: Mari Carmen Etxeberria Itzea.
CORONAVIRUS BIRU
-Hitzak: Begoña Echeverria
-Musika eta Ahotsa: Mattin Lerissa
-Gitarra: Mixel Ducau
Coranabirusa etorri zaiku
Etsai ixila bezala
Gure etxeetan, txoko denetan
Gu ohartu gabe sartu da.
Gure osasun eta harreman
Lapurtzera heldu da?
Elkartasuna indartu eta
Virus hau gaindituko da.
Egin behar duguna
Nahiz eta aparte izan
Elkar lagundu 'ta maitatu
Amodioak debrua hiltzen baitu (errepika)
Coronavirusa etorri zaiku
Senideak ebastera
Adiskidea ehortzi dugu
Adiorik ez erranak
Azkenagurra egiazkoa
Ez da hilobin egoten
Birua baita, elkar artekoa
Zeru-lurrak dena lotzen