Tres Arroyos, Argentina. Omenaldia Euskal Herrian jaiotako Francisco Goicoechea eta Catalina Quillehauquy senar-emazteei eta euren ondorengoei egin zien Buenos Aires probintziako Tres Arroyos hiriak. Arrazoia, 2018an ehun urte bete direla bikoteak Euskal Herria utzi eta Argentinara iritsi zenetik. Zeremonia hiriko Euskal Plazan egin zen eta banderak igo ondoren, plaka oroigarri bat desestali zuen familiak euskal gizataldeko kideak lagun. Ekitaldian esker oneko hitzak luzatu zizkion Carlos Goicoecheak komunitateari.
Hiru Erreka Euskal Etxeko dantzariek Ohorezko Aurreskua eta fandangoa dantzatu zituzten eta ekitaldia animatzeko, publikoa ere gonbidatu zuten dantza biribiletan parte hartzera, guztia joan den igandean, azaroaren 18an
[Familiak egindako bideoa]
Bestalde, eta Tres Arroyosetik atera gabe, Hiru Erreka Euskal Etxeak urte amaierako jaian parte hartzera gonbidatu du. Afaria abenduaren 7an izango da. Informazio gehiago, hemen.