euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Omenaldia eta oroitza Chivilcoyk bere seme Jose Goñi 'Porteño' pilotari handiari herriko kale bati haren izena emanik

2023/11/03

Aurreskua José Goñi 'El Porteño' euskal pilotariaren ohoretan, bere izena daraman kalearen plaka desestaltzeko ekitaldian
Aurreskua José Goñi 'El Porteño' euskal pilotariaren ohoretan, bere izena daraman kalearen plaka desestaltzeko ekitaldian

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Buenos Aires probintziako Chivilcoyko herrian, Udalak, herriko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta omenduaren familiak elkarrekin sustatutako ekimenean, bertan jaiotako Jose Goñi, "El Porteño" (1873-1930) ezizeneko pilotari handiari izen horixe ezarri dio herriko kaleetako bati, 500. kaleari, Tomaso etorbidetik Ituzaingó kaleraino doan tartean. Lehenengo euskal pilotako mundu-txapelduna izan zen euskaldunen seme zen chivilcoytar aui, eta aurten bere jaiotzaren 150. urteurrena betetzen dela-eta baliatuz egin zaio aspaldidanik zor zitzaion gorazarre keinu hau.

Chivilcoyko Guillermo Britos intendentea buru zela, pilotariaren izena zeramatzaten plaken desestaltze ekitaldiak omendutakoaren senideak, udal funtzionario eta zinegotziak, Goñiaren familiako kideak eta euskal komunitatearen ordezkaritza bildu zuen irailaren 16an, Beti Aurrera Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideak eta  Euskal Herriko eta Argentinako banderadunak ere tartean, Euskal Etxeko dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatuz, euskal modu berezi hau erabiliz, omendu zuen pilotari euskal-argentinarraren figura eta ekarria.


Kaleari plaka berria esttrreinatzeko ekitaldia, Chivilcoyko intendente Guillermo Britos buru


Kalearen plaka berria hurbilagotik. Aurten 150 bete dira 'Porteño' Chivilcoyn jaio zela


Intendetea, familiako eta herriko Euskal Etxeko kideak plakaren azpian unea betirakotuz

José Goñi Erostarbe "El Porteño" Chivilcoy-n jaio zen 1873ko abuztuaren batean, eta txiki-txikitatik izan zen pilotazale eta ondoren pilotan aritu zen, 1900ean Parisko Erakusketa Unibertsal Handian munduko lehenengo euskal pilota txapeldun argentinarra izatea lortu arte. Haren iloba, Pedro Juan Goñi, kalea izendatzeko proiektuaren sustatzaile handia, ekitaldian partaide izan zen. Hitza hartu zuenean, intendentearekin eta Beti Aurrera Euskal Etxekoekin batera, eskerrak eman zizkien agintariei "Porteño"ri bere jaioterriak aspaldidanik zor zion kale-izendapen eta orotza hau gauzatzeagatik.



Komentarioak

  • El Porteño

    Donapaleuko herriak ere, datorren azaroaren 18an El Porteño pilotari famatua omenduko du.
    Donapaleuko trinketean hainbat urtez pilotan ari izana. Eta tokiko pilotazaleek gaingainetik laudatzen eta maite zutena. Frédéric de Saint Jaymes-ek El Porteño ekar arazi zuen berak eraiki trinkete ederrean pilotan ar zedin.

    Euskal Argentina (Donapaleu Baxe Nafarra), 2023/11/03 17:27

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia