Caracas, Venezuela. Eusko Etxeak meza antolatzen du hilabetero lehenengo igandean bere egoitzan bertan, eukal komunitatean hildako bazkide eta lagunen alde. Urriaren 7koan gogoan hartu zituzten Miguel Arriaga Aguirre, Garbiñe Pérez de Aznar, María Begoña Arrue de Iriarte, Begoña de Alberdi, Mª Ángeles Torrecilla de Basterrechea, Celia Aurtenetxe eta Joseba Andoni Pérez Larrea. Mezaren ondotik, omenaldia egin zien Eusko Etxeak Josu Bilbao eta Kepa Lekue pilotariei.
Izan ere, eta euskal etxetik adierazi zaigunez, arrazoia da "aurten 30 urte bete izana Bilbaoren eta Lekueren garaipen absolututik, bikoteak brontzezko domina irabazi baitzuen urte hartan Frantzian jokatutako Nazioarteko Pilota Txapelketan". "Hori ospatzeko, aurreskua dantzatu zien Ibane Azpiritxagak Koldo Olalde txistulariak lagunduta eta zeremoniari amaiera emateko, Venezuelako Euskal Pilotaren Elkartearen izenean txapela bana eskuratu zien kirolariei Joseba Barredak".
Eguneko programako parte, Eusko Etxeko 'Jose León Urcelay' frontoian Aitor Azpiritxaga eta Julen Azpiritxaga esku huska neurtu ziren. Lehengusu arteko norgehiagokan irabazlea Aitor izan zen, eta emaitza 21eta 8.