euskal diaspora eta kultura
2014/06/24
PUBLIZITATEA
Chino, AEB. Afaria, Euskal Etxean, arratsaldeko 19:00etarako zegoen iragarrita, baina ohi denez, ordubete lehenago hasi zen biltzen jendea, elkar lasai agurtu eta lagunekin solasteko, sarrera moduko edari eta pintxo batzuk lagungarri. Ondotik, 120 bazkide inguruk hartu zuten parte otorduan eta Steve Gamboak (boluntario talde baten laguntzarekin) barbakoan egindako haragi-xerrez, oilaskoez, barazkiez eta entsaladaz gozatu ahal izan zuten. “Gozo-gozo zegoen dena, betiko legez”, Maisterrenaren berbatan.
Antolatzaileek, oraindik geure artean dauden emigranteak ohoratu zituzten eta afari bukaeran, postrea jateko orduan, Marianna Etcheverriak egindako dokumental laburra erakutsi zuten. Argazki zahar, argazki berri eta familia argazkiekin osatu zuten bideoa Etcheverriak eta lagundu zioten lagunek; bai eta, hainbat kasutan, protagonistei egindako elkarrizketa laburrekin ere.
“Elkarrizketak izan ziren jendeak gehien txalotu zuen partea, herrialdera etorritakoan bizitakoak kontatzen baitzuten horietan”, adierazi digu bere aldetik Evelyne Lanathoua-Good-ek, EEko komunikatzaileak. Chinoko Euskal Etxeko webgunean eskegiko dute bideoa, hemendik egun gutxira.
Iaz egin zuen Chinoko Euskal Etxeak mota honetako lehen omenaldia, 1950-1955 urte bitartean heldutakoei gorazarre eginez. Eta datorren urterako 1960 eta 1965 urte artean etorritakoei egingo diete omenaldia.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus