euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olga Leiciagak lehendakari lekukoa Julio Markiewicz-i pasatu dio Corpus Christiko Eusko Etxean

2014/04/23

Euskal Festa iaz Corpusen. Ezker-eskuin, Cesar Arrondo, Olga Leiciaga eta Celeste Itatí Brizuela, Chapa i-ko (San Ignacio) Mbyá-guarani komunitateko ordezkari
Euskal Festa iaz Corpusen. Ezker-eskuin, Cesar Arrondo, Olga Leiciaga eta Celeste Itatí Brizuela, Chapa i-ko (San Ignacio) Mbyá-guarani komunitateko ordezkari

PUBLIZITATEA

Txanda hartzea Corpus Christiko Eusko Etxean, Misiones Argentina iparraldeko probintzian. Olga Leiciaga, elkartea sortu eta bertako alma mater denak paperetako lehenengo lerroan egoteari utzi eta diruzainorde postutik segituko du lanean euskal etxean. Lekukoa erakundearen Biltzar Nagusiak aukeratutako Julio Nestor Markiewicz-ek hartuko dio, Ana Maria Macchi, lehendakariorde; Carlois Galatza, idazkari; Rocio Miranda, idazkari; Carmen Miranda, diruzain; eta Olga Leiciaga bera, batzordekide.

Corpus Christi, Argentina. Corpus Christiko 2014ko Biltzar Nagusiak iragan hilabetean ekarri duen berritasun handiena lehendakari aldaketa izan da. "Hiru alditan aritua zen Olga elkarteko lehendakari legez eta berriro ez hauta ez genezala eskatu zuen", diosku Eusko Etxeko Carlos Galarza idazkariak. Leiciagaren lana laudatu eta bere ekarpen garrantzitsua azpimarratuta, "Euskal Izpiritua barnean daramatzaten guztien duintasuna" ezaugarri izan duela esan digu idazkariak.

Euskal etxearen Zuzendaritza Batzordea honela geratu da elkartearen Biltzar Nagusiak erabakitako erabakien ondotik:

-Lehendakari: Julio Néstor Markiewicz Ferragut
-Lehendakariorde: Ana María Macchi Echague
-Idazkari: Carlos Alberto Galarza
-Idazkariorde: Rocio Marialis Miranda
-Diruzain: Carmen Delia Miranda
-Diruzainorde: Olga Rosa Leiciaga Elordi

-Batzordekide titular 1.a: Carlos Miguel Leyrias
-Batzordekide titular 2.a: Ramona Glady Ferragut
-Batzordekide titular 3.a: César Arrodo 

-Batzordekide ordezko 1.a: Hugo José Chamorro 
-Batzordekide ordezko 2.a: Aurora Ortiz 

-Kontu ikuskatzaile titular 1.a: Pelaya Ortiz 
-Kontu ikuskatzaile titular 2.a: Aida Gimenez
-Kontu ikuskatzaile ordezko 1.a: Guillerma Martinez Basabe 
-Kontu ikuskatzaile ordezko 2.a: Flavia Andrea Galarza

Corpus Christiko Eusko Etxeak elkarteko batzordekide den Cesar Arrondo izango du ordezkari FEVAk datorren larunbatean Buenos Airesen egingo duen osoko bilkuran.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia