Madril, Espainia. Olerkiak idazten dutuzu euskaraz, edo prest zaude saiatzeko? Bada Madrilgo Euskal Etxeak bere X. Olerki Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaitu. Gaia librea da eta lanak jatorrikoak eta argitaragabeak behar dute izan. Hori bai, Euskal Etxeko Idazkaritzan edo Atezaindegin beharko dira entregatu ekainaren 13a baino lehen. Sariak 75 euro, 50 euro eta 25 eurokoak izango dira hurrenez hurren hiru lan onenentzat. Irabazleen izenak ekainaren 16an jakinaraziko dira eta sari-banaketa ekainaren 23an egingo da.
Hona parte hartzeko oinarri eta arauak: