Sara, Lapurdi. Bidaia egin zuten joan den irail-urrian Argentinara zenbait euskal etxe eta komunitate bisitaturik Baionako 'Olentzeroren Lagunak'eko adiskideak, Hazparneko Joaldunak taldea ere lagun. Rio de La Plata eta Pampako zelaietan bildu zituzten irudiekin, dokumentala prestatu dute, asteazken honetan Olentzero etorriko den aste honetan estreinatuko dutena, abenduaren 21ean Saran, Luberri aretoan, 18:30etan. Ondotik, emanaldiak hain segur Azkaine, Hiriburu eta seguruenik Uztaritze, Miarritze, Urruña, eta beste hainbat herritan, bidaia hura eta Olentzerori Diasporan eman zioten harrera berezia Euskal Herriko haur, gazte eta helduei erakutsiz.
Argentinan grabatutako 'Transmisioa' dokumentalaren 'teaser' edo aurrerapena
Dokumentalak hizkuntzak nahasten ditu eta azpititulatuta aurkeztuko da, euskara, frantsesa eta gaztelania direlarik presente dauden eleak. Olentzeroren Lagunak elkartekoek dokumentala 2023ko abuztuan estreinatuko dute Argentinan. Gogora dezagun Olentzerok hitzaldi eta emanaldi sorta plota egin zuela Argentinako Buenos Aires eta La Pampa probintzietan, bisitaturik besteak beste Buenos Aires Hiria, General Rodríguez, Rosario, Paraná eta Macachín, eta dokumentala ere leku horietan bederen nahiko lukete jendaurretu.
Dokumentala atzo aurkeztu zen Baionan emanaldi pribatuan, partaide, laguntzaile eta babesleentzat.
Datozen emanaldiak
-Abenduaren 21ean Sarako Lur Berri aretoan 18:30etan (euskarazko azpitituluz eta aldibereko itzulpena)
-Urtarrilaren 14an, Azkaineko Biltokin, 19:00etan (euskaraz, azpitituluz)
-Martxoaren 3an, Hiriburuko La Perle aretoan, 20:30etan (frantseseko azpitituluekin)