euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzeroren 2011ko argazki albuma osatuz: Boiseko Ikastolan eta Washingtongo Euskal Etxean izan zen

2012/01/23

Boiseko Ikastolako umeak Pijama Eguna ari ziren ospatzen eta hara! hantxe agertu zen Olentzero (argazkia Boiseko Ikastola)
Boiseko Ikastolako umeak Pijama Eguna ari ziren ospatzen eta hara! hantxe agertu zen Olentzero (argazkia Boiseko Ikastola)

PUBLIZITATEA

Urte berria hasi dugu, baina euskal Diasporatik Olentzeroren bisitaren berri heltzen ari zaigu oraindik. Euskal tradizioan Eguberrien etorreraren berri ematen duen ikazkinak munduko euskal neska-mutil askoren ametsak bete ditu beste urte batez eta milaka kilometrotako bidaia egin du Gabonetan, euskal etxe eta komunitate asko eta asko bisitatzeko. Jarraian bildu ditugu bisita horietako batzuen argazkiak: Estatu Batuetan, adibidez, Washington DC-ko Euskal Etxean eta Boiseko Ikastolan izan zen, besteak beste.

Donostia-San Sebastian. Boiseko euskal komunitateak birritan jaso zuen Gabonetan Olentzeroren bisita. Batetik, abenduaren 4ean Euzkaldunak euskal etxean egin zen Eguberri jaian izan zen Olentzero, eta elkarteko neska-mutilek berarekin abesteko eta ondo pasatzeko aukera izan zuten. Bestetik, abenduaren 16ean Boiseko Ikastolara bisita berezia egin zuen ikazkinak, eta bertan euskara ikasten eta euskal kulturan murgiltzen ari diren umeekin izan zen.

Ikastola Pijama Eguna ari zen ospatzen eta, hori dela eta, pijamaz jantzita joan ziren ikasle txikiak. Batek baino gehiagok oraindik ametsetan ari zela pentsatuko zuen, etxeko ohean goxo goxo, Olentzero gelan ikusi zuenean. Neska-mutilek Olentzerorekin abestu zuten eta gero bakoitzak bere gutuna eman eta elkarrekin irakurri zuten. Behingoagatik Olentzerok ere opariak jaso zituen eta indarrak biltzeko neska-mutilek prestatu zituzten gailetak jan zituen.

 Olentzero Boiseko Ikastolan (1)

[Umeen aurrean azaldu aurretik, makillaje sesioa izan zuen Olentzerok (argazkia Boiseko Ikastola)]

Olentzero Boiseko Ikastolan (3)

[Pijamaz jantzita, Olentzerorekin batera gutuna irakurri zuten neska-mutilek (argazkia Boiseko Ikastola)]

Olentzero Boiseko Ikastolan (4)

[Ummmmm! Bisita gustura asko bukatu zuen Olentzerok, Ikastolako umeek egin zituzten gailetak dastatuz (argazkia Boiseko Ikastola)]

Washingtonen ere

Estatu Batuetako hiriburuan ere izan zen Olentzero, Washingtongo Euskal Etxeak gonbidatuta. Elkarte gazte honek abenduaren 10ean egin zuen Eguberri jaia eta bertan agertu zen Olentzero, abestiak dioen bezala, pipa ahoan zuela. Elkarteko gaztetxoak zur eta lur gelditu ziren ikazkinari begira, are gehiago Olentzero opariak banatzen hasi zenean! Euskal etxeak eguneko argazki sorta ederra jarri du bere webguneko galerian.

Olentzero Washingtonen 2011

[Olentzero abenduaren 10ean izan zen Washingtongo Euskal Etxeko kideekin eta bertako neska-mutilen artean opariak banatu zituen (argazkia WashingtonEE)]



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia