euskal diaspora eta kultura
2008/12/22
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Joan den abenduaren 6an, La Platako Euzko Etxea-ko euskara taldeek Euskararen Eguna ospatu zuten. Ekitaldia eguerdian hasi zen antzerki-lan batekin. Etxeko txikienek, 5 eta 13 urte arteko umeek, "Hansel eta Gretel" ipuineko bertsio bat antzeztu zuten. Ondoren, Stella Iturbide, María Emilia Cairo eta Maria Laura Galarraga irakasleek, bazkaria konpartitu zuten ikasleekin, Olentzeroren etorrera espero zuten bitartean. Ariel Ochotorenak egin zuen Olentzerorena eta heldu bezain pronto opariak banatu zituen ume eta helduen artean.
[Euskara lantegiko txikiek 'Hansel eta gretel' ipuina antzeztu zuten (argazkia Euzko Etxea EE)]
Arratsaldean, berriz, taldea La Platako Plaza Morenora abiatu zen eta ohiko ‘mateada’ egin zuten bertan, Gernikako Arbolaren kimuaren gerizpean. Topaketarekin bukatzeko, ikasleen euren izenak eta helbideak idatzi zituzten globoetan eta aireratu egin zituzten, "aurkitzen dituztenek eurekin kontaktuan jarri ahal izan daitezen".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus