Donostia, Gipuzkoa. 2021eko azken irudi-bilduma. Bakoitza bere momentu eta errealitatearekin osasun egoerari dagokionez, bi hemisferioetako euskal etxeak biltzen joan ziren abenduan zehar Eguberria, ikasturte amaiera eta urte amaiera kari, 2022 urteak koronabirusaren behin betiko eta erabateko bukaera ekar dezan desio komuna gogoan. Ez da asko geratzen Covid-19aren pandemiaren bigarren urtebetetzerako eta batzuetan arindu eta hobera goazela badirudi ere, egiari zor aldaera berriarekin zenbakiak berriz ere okertu eta kezkagarriak bilakatu dira oso gure herrialdeetan.
Hala ere, euskal etxeek Eguberria eta Urte Amaiera ospatu zituzten, leku bakoitzean tokiko egoerara moldatuz, ipar hemisferioan jaiak euskal elkarteen ziklo azkena eta udako oporretarako bidea iragarriz eta hasiz, eta hegokoan egun gutxiko atsedena harturik, urtarrilean bertan jarduera guztiei berriz ekitekotan.
Egun hauetan mundu osoan euskal etxeek egindako ekitaldien edo bidalitako agurren isla ekartzea ez da etxekolan txikia eta, beraz, horietako irudi batzuk hautatu ditugu, pare bat bideo eta argazki-galeria bat, guztien adierazgarri.
[Urte Amaiera festa Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean]
[Eta bideotxo labur-laburra Bordaleko Euskal Etxekoen agurrarekin]