Paris eta Chascomus. Segitzen dugu Olentzerok munduko Euskal Etxeetara egindako bisiten bideo selekzioa eskaintzen, eta oraingoan Frantzian, Pariseko Euskal Etxearen eta Argentinan, Chascomusekoaren txanda da. Parisen, bertako haurrei zuzenean eta euren izenak aipatuz zuzendu zitzaien Olentzero Euskal Etxetik. Baina Olentzero poliglotoa denez, hasierako "Kaixo Deneri"ren ondotik ahalegina egin eta frantsesez mintzatu zitzaien haur paristarrei, Hona Pariseko Eskual Etxetik datorkigun bideoa:
Pariseko Eskual Etxeraino ere heldua da aurten Olentzero, bertako haurrak bisitatzera
Eta Argentinara orain. Buenos Aires probintzian, Olentzeroren bisita urtero aspalditik errezibitzeko tradizioa daukan Chascomuse herrira, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeare egoitzara. Bideoan topatuko dugu Olentzero haurrez inguratuta, hemen gaztelania nagusi, oparitxoak banatzen bildutako haur ugariei.
Olentzero Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxean, bertako haurrez inguratuta