euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero Chivilcoyko EEtik pasatu da; Beti Aurrerak Gernikako Arbola Literatura Lehiaketako sariak eman zituen atzo

2022/12/16

Saritutako egileak bakoitza bere diploma eta ezaugarriarekin atzo Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean
Saritutako egileak bakoitza bere diploma eta ezaugarriarekin atzo Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

Chivilcoy, Argentina. Atzo arratsaldean jaso zuten saria Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak eta bertako SADE-Sociedad Argentina de Escritores elkarteak elkarrekin antolatutako "Gernikako Arbola" Literatur Lehiaketaren XI. edizioko lan irabazleek. Ekitaldia aurresku batekin hasi zen, Chivilcoyko Euskal Etxearen egoitzako Areto Nagusian. Sari banaketa bururatu eta gero, topa egin zuten geroaren aldeko agiantzan.

Aurtengo epaimahaiko kide ziren Ana Guastoni, Viviana Tissoni eta Beatriz Monferrer idazleak eta ugari izan diren lan aurkeztuak Argentina osotik iritsitakoak dira. Sari-banaketan, euskal etxe antolatzaileko lehendakari den Nidia Ibañezekin batera, SADE Nazionaleko presidente Alejandro Vacaro Chaok eta SADE Chivilcoyko presidente Martha Clecik hartu dute parte.


Mikroa eskuetan, Nidia Ibáñez, ondoan SADEko Martha Cleci eta Alejandro Vacaro Chao dituela

Idazketaren arte noblea lantzen

“Lehiaketa nazionala da, eta pozik esan dezakegu lan asko jaso ditugula. Izan ere, herrialde osoko idazleen lanak jaso ditugu, batzuk euskal etxeetako kideak, eta beste batzuk ez. Aurten lan sarituak Chivilcoy bertatik, Hendersondik eta La Platatik etorri dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu urtero parte hartzen duten eta idazketaren arte noblearekin konpromisoa mantentzen duten idazleei”, adierazi dio Euskalkultura.eus-i Nidia Ibañez-ek, bertako euskal etxeko lehendakaria izateaz gain, idazlea ere baden chivilcoytarrak.

Gogora dezagun honako hauek direla lehiaketako aurtengo irabazleak: 1go saria: Elvira Olga Diaz. Lana: "De Alas y Raices"; 2. saria: Pablo Torres. Lana:  "Respira Libertad"; 3. saria: Hilda Invernoz. Lana: "Guernica"; Aipamen berezia: Nerea Alvarez. Lana: "Un Ejemplar de Roble"; Epaimahiaren aipamena: Noemí Galarraga. Lana: "Emblema Vasco, el Árbol de Guernica".

Olentzeroren bisita Chivilcoyko Euskal Etxera


Olentzerok Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxea bisitatu zuen joan den asteazkenean

Aurreko egunean, bestalde, asteazkenean, abenduaren 14an, Olentzerok bisita egin zion Chivilcoyko Euskal Etxeari, izan ere euskal elkartea Urteko Azken Ekitaldia ospatzen ari zenean. kasu honetan baita ere bere Areto Nagusian. Bertara, Euskal Etxea osatzen duten edo batera edo bestera urtean zehar laguntzaile izan diren pertsona eta taldeak zeuden gonbidatuta, bertako bazkide eta lagunak, eta bereziki dantza taldeetara biltzen diren haur eta gazteen familiak, dantzari Txiki Ertainak, Gazte eta Helduak ere.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia