euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olentzero bisitari urtero legez Buenos Airesko Iparraldeko EEan, berari buruzko antzezpen batean aritzeko

2010/01/07

Olentzero, antzezpean lagun dituen bi lamiak eta Galtzagorri bera ondoan dauzkala (argazkiak EE)
Olentzero, antzezpean lagun dituen bi lamiak eta Galtzagorri bera ondoan dauzkala (argazkiak EE)

PUBLIZITATEA

Egiten dioten harrera abegikorrarekin nola ez da bada Olentzero urtero inguratuko Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera! Aurtengoan, harrera festaz aparte, gauerditik aurrera 'Olentzeroren legenda' izeneko antzezpena ere prestatu zuten euskal etxean, Olentzeroren etorrerari buruzko bertsio libreko kontaketa agertuz. Istorioak lamiak, Galtzagorri eta testuinguru magiko eta mitologikoa bildu zuen, antzezle bolondresek ongi taularatuta, Norma Rios EEko idazkaria narratzaile. Elkarteko Kultura Azpibatzordeak arrakastaz prestatutako ekimen berri bat izan da.

Buenos Aires, Argentina. Olentzeroren jaia urteari agur esateko ekitaldiarekin batera egin zuten Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean, abenduaren 12an, euskal elkarteko Kultura Azpibatzordeak antolatuta. Azpibatzorde horretako kide eta halaber EEko idazkaria den Norma Rios-ek EuskalKultura.com-i azaldu legez, "oraingoan beste kutsu bat eman nahi izan diogu festari eta, beraz, gauerdian, Azpibatzordeko kide talde batek 'Olentzeroren legenda' delakoa antzeztu zuten".

Aurreko urteetan egindako lan onari segituz, Carlos Martinez izan da aurten ere Olentzero. Ekitaldia berak hasi zuen, azalduz zertan dantzan euskal ospakizun hau eta bere istorioari gainbegiratua eginez. Bere zati hori amaituta, off-eango ahots batek (Norma Rios) Olentzeroren legenda kontatzeari ekin zion, pertsonaiak taula gainera sartzen ari ziren bitartean.

2009 Olentzero Iparraldeko EE 02

[Jende multzo politak segitu zituen antzezpenaren aurretik Olentzero eta euskal Eguberriari buruz eman ziren azalpenak]

2009 Olentzero Iparraldeko EE 03

[Olentzeroren istorioaren argigarri paretean bere berri eta bere kantaren berri ematen zuen lan artistikoa]

"Honela, gure erakundeko patioan, landare, lore eta arbolen artean, kontaketa gauzatu genuen. Bi lami ziren Olentzero umearen etorrera konatatzen zutenak. Galtzagorri batek aurkitu eta gurasoekin hazten zen, ikazkin bihurtuz, ondoren hil eta lamien laguntzari esker berpiztuz".

Antzezpena amaituta, bertan bildutakoei egur pusketa batzuk surtara botatzeko gonbitea egin zitzaien, aurretik bakoitzak desio edo agiantza bat idatzi ondoren. "Momentua oso bestelakoa, dibertigarria eta beroa izan zen", oroitzen da Mariana Arla, lamietako bat.

2009 Olentzero Iparraldeko EE 04

[Antzeztu zen istorioak Olentzeroren ibilbidea aipatzen zuen, euskal testuinguru mitologiko batean sartuz, haur txikia zenetik gaur eguneraino]

Festaren ondoko zatia euskal etxeko trinketera aldatu zen. Bertan euskal jauzi eta dantzak partekatu ziren, Martin Jaca gidari. Joko eta jolas herrikoiek ere euren tartean atxeman zuten, kasu honetan Olentzero bera, Carlos Martinez, gidari izan zela.

2005 Olentzero Iparraldeko EE 05

[Olentzero bera (Carlos Martinez) izan zen euskal joko eta jolas herrikoiak azaldu eta koordinati zituena EEko trinketean]

2009 Olentzero Iparraldeko EE 06

[Eta gaua amaitzeko, dantza pixkat, Martin Jacak zuzendu eta partekatu zituen jauziekin]

Zozketak ere ez ziren falta izan, Juan Carlos Ibarrolak egindako eskulanenak, berak doaitzan emanak. Gauari behar bezalako amaiera emateko, euskarazko kantu tradizionalak kantatu ziren, azkeneko topa egite bat urte berriari eskatutako agiantzen alde egin zelarik.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia