euskal diaspora eta kultura
2011/12/20
PUBLIZITATEA
Sydney, Australia. Urtero legez Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak piknik bat egin zuen Olentzerori ongi etorria emateko Australiara. Aurtengoan igandez, abenduaren 11an, egin da elkarteko egunpasa eder hau, eta bertan izan ziren, alai eta urduri, euskal elkarteko kide gazteenak.
Eguraldi bikaina lagun, elkarteko kideak Centennial Parken bildu ziren eta hantxe agertu zen ere Olentzero ikazkina, opariz betetako zakuarekin. Gaizki portatu zirenentzako ikatza ere ba omen zuen, baina ez zuen erabili beharrik izan, eta haur guztiek jaso zuten oparia. Elkartetik testu honen lagungarri diren argazkiak bidali dizkigute EuskalKultura.com-era, irakurleekin parteka ditzagun.
[Olentzero opariak banatzen Gure Txokoko txikien artean (argazkia SydneyEE)]
[Hego hemisferioan udara hastekoa da eta eguraldi bikainaz gozatu zuten Centennial Parkera hurbildu ziren bazkideek (argazkia SydneyEE)]
Bestalde, atzo euskal etxeak Santo Tomas eguneko jaia ospatu zuen, eta txistorra pintxo tipikoak jatera gonbidatu zituen bazkide eta lagunak.
-Informazio gehiago elkartearen Facebook-eko orrian, hemen
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus