euskal diaspora eta kultura
2010/04/12
PUBLIZITATEA
Biarritz, Lapurdi. Ohore haundia Oldarrako kantarientzat Arabia Saudiar erregearen aitzinean kantatzea. Esperientzia ederra eta atseginezkoa ere aste betez Saudiar erresumaren deskubritzea. Riad hiriburuari datxikola, desertuan, urtero Janadriyah izeneko azoka egiten da. Aurtengo gonbita nagusia Frantzia izanki. Azokaren estreinaldian, erregeari ongi etorria kantatzeko Oldarra gonbitatua zuen frantziar enbaxadak.
Esportazioari dedikatzen diren enpresa nagusiak azokan ziren: EADS, Ariane espace, Thales, Veolia, Dassault, Carrefour, Peugeot eta beste asko enpresa, Frantziar puntako teknologia erakusteko eta ahalaz saltzeko, merkatu berriak irekiz. Zeren Saudiar erresuma arras aberatsa baita. Eta baliabide askorekin. Alabainan, munduko petroleo saltzale haundiena eta erreserba gehiena duena.
Kanpotiarrari nabaritzen zaio dirua badela. Ez denentzat bainan zenbaitentzat zoritxarrez askotan gertatzen den bezala. Hiri berri berria, arkitektura futurista eta berinazko eraikin herraldoiekin. Autoak modelo kario eta berrienak. Saltegietan jantzi eta girgileria karioenak: frantziar moda.
Dirua tole beraz eta merkatu berriak eta ahaldunak lan gose diren enpresentzat. Gauza ilunagorik ere ikusi dute. Poliza ala militar indarrek zer kontrola egiten duten karrikaz karrika. Erlijionea obligazionezkoa bilakatua dela; alkohola, xerrikia, debekatuak direla. Emaztek ezin dutela karrikan ibili buru gorputzak gorde gabe eta gizonik gabe; auzitegiek erlijionearen lege dorpeak aplikatuz...
Hanbat kantaldi eman dituzte astebetez. Azokan, enbaxadan ala telebistako kateentzat. Denetan sekulako ongi etorria egina izan zaie, saudiarren artean goxotasun eta berotasun haundienean. Taldearentzat oroitzapen zinez ezin ahantziak.
-Webgunea: www.oldarra.com
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus