euskal diaspora eta kultura
2010/06/29
PUBLIZITATEA
Olavarria, Argentina. Behera etorri eta ia desagertutako 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxea berriro abian jartzeko asmoarekin elkartu zen apirilean euskaldun talde bat Olavarrian; eta ahaleginak fruituak ematen ari direla bistan dago: maiatzaren 30ean María Susana Mendizabal buru duen behin-behineko batzordeak stand bat muntatu zuen 'Hogar San Jose' udal kultur gunearen inaugurazioan. Riobamba kalean kokatuta dagoen instituzio berrian, euskal etxeko kideek Euskal Herriko janariak prestatu zituzten bisitariek dasta zitzaten. Horretaz gain, eta standean bertan, euskal erakundearen armarria, euskaldunen jantzi tipikoak eta euskal kulturari buruzko informazioa ere eskuratu ahal izan zuzten jakin-min handiarekin txokora hurbildu zirenek.
[Gure Etxe Maitea-ko behin-behineko batzorde berriak stand bat jarri zuen kultur gunearen inaugurazioan (argazkia El Popular)]
Ekitaldian, ikusgai zeuden beste kolektibitate batzuen erakusketak ere. Ikuskizunak eta dokumentalak ikusi eta txokolate goxo-goxoa hartzeko aukera ere izan zuten Olavarriako herritarrek su artifizialekin bukatu zen jai honetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus