euskal diaspora eta kultura
2010/07/14
PUBLIZITATEA
Olavarria, Argentina. Olavarriako 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxeak 2010eko uztailaren 5ean egin berria du bere aro berriko Biltzar Nagusi hau, elkartearen egoitzean, hiriko Hipolito Irigoyen 2573 helbidean, helburu behinena Zuzendaritza Batzorde berria izanik, Buenos Aires Probintziako Pertsona Juridikoen Zuzendaritzak ezarritakoaren arabera eta Euskal Etxearen araudiarekin bat eginez.
Hona, hauteskundeak eginik, eta bertaraturik bozkatzeko eskubidea zeukatenen bozkak zenbaturik Zuzendaritza Batzorde berria osatzen dutenen izen-deitura eta karguak:
-Lehendakaria: Maria Susana Mendizabal
-Lehendakariordea Antonio F. Asteasuain
-Idazkaria Juan Emilio Dambolena
-Idazkariordea: Liliana Elena Arzubieta
-Diruzaina: Hilda Isabel Eyherabide
-Diruzainordea: Maria Alejandra Arouxet
-Batzordekide titularrak: Maria Julia Arouxet Ramongassie eta Gabriel Castañares
-Batzordekide ordezkoak: Ileana Candela Sosa eta Pedro Furrer Mendizábal
-Kontu ikuskatzaile titularrak: Norma De Simone de Mendia, Héctor Dambolena eta Pablo Ormazabal
-Kontu ikuskatzaile ordezkoak: Ana Guazzone Elortegui eta Daniel Suarez
Ekitaldia, biltzar-agiria sinatzeko izendatutako bazkideek euren lan hori bete ondoren amaitu zen. Zuzendaritza Natzorde berria berehala hasia da lanean, datorren epean segituko dituen lerro nagusiak ezarrita eta heldu diren ekintzak markaturik, erakundea berriz ere herrian izan zuen lekuan ezartzeko helburuz.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus