Olavarria, Argentina. Olavarriako Gure Etxe Maitea euskal etxeko lehendakaria eta FEVAko Zuzendaritza Batzordeko kide da Marisú Mendizabal euskaltzale ezaguna. Olavarriako lehenengo Gizataldeen Batzordea honela osatuta geratu da: lehendakari, Fernando Bugosen (elkarte libaniarra); lehendakariorde, Marisú Mendizábal (euskal etxea); idazkari, Alicia de Oliveira (elkarte portugaldarra); idazkariorde, Jesús Durán (elkarte venezuelarra); diruzain, Gustavo Parra (elkarte espainiarra); batzordekide: Miguel Scalchi (elkarte italiarra), Silvia Pondarré (elkarte frantsesa) eta Miguel Ortega (elkarte boliviarra).
Hiriko lehenengo Gizataldeen Ordenantza onartu berria du Olavarriak eta bertan esaten denari segituz sortu da aurreneko Gizataldeen Batzorde hau, bertako gizatalde elkarteen koordinatzaile izan dadin eta euren arteko agenda komuna finkatuz, hor ordezkatuak dauden elkarteen lanen eta eurak sustatzen dituzten kulturen zabalkundea egitea xede.