euskal diaspora eta kultura
2010/04/12
PUBLIZITATEA
Olavarria, Argentina. Herriko euskal etxea berrabiatzen lanean ari den taldea mintzatua da dagoeneko FEVAko buruzagiekin eta Ricardo Basterra Federazioko lehendakari berriarekin. Herrian somatu duten interesa eta euskal etxea eta bere kultur aktibitateak berriz ere biziarazteko lanen bideragarritasuna baieztatu ondoren, talde sustatzaileak jendaurreko lehenengo bilera batera deitu zuen joan den astelehenean, apirilaren 5ean, Moreno 3078 helbidean, eta bertara agertu ziren besteak beste, buruzagi eta dantzari ohiak, euskaldun solteak eta euskal etxea berriz ere bizirik ikusi nahi duen jende multzo bat. Emango dituzten hurrengo pausoak erabaki zituzten.
Beste zenbait punturen artean, FEVArekiko bideari eustea erabaki zen, lana haiekin koordinatu eta ahalik eta lasterren harremanak lehengotzea; bazkideen zerrenda eguneratzea; finantza ikuskaritza erakundeekin egoera normaltzea; lanean segitzea Biltzar Nagusi baterako deia luzatu eta behin-betiko buruzagitza erabakitzeko; eta euskal kultura arloko ekimen egitarau bat proposatzea, hau guztia bilerako partaide izan zen Maria Ester Arrondok --Lapridako Euskal Etxearen izenean bertaratua bilerara, laguntzearren, Lapridako EEa Olavarriakoaren 'besoetakoa' izan baitzen-- EuskalKultura.com-i adierazi dionez.
Helburua, beraz, 90 egunen epean Biltzar Nagusia deitu eta elkartearen egoera normaltze bidean jartzea da. Horretarako bazkide eta lankide izateko eta proiektura euren ahalegina ekartzeko borondatea izan dezaketen olavarriatar guztiei dei egiten die. Bitartean, gaur bertan lan-bilkura batean parte hartzera gonbidatu du, arratsaldeko zortzietan, Moreno 3078 helbidean.
Apirilaren 5eko elkarretaratzearen ondotik, elkartearen behin-behineko Zuzendaritza Batzordea honakoek osatzen dute:
-Lehendakaria: María Susana Mendizabal
-Lehendakariordea: Luis Alberto Iguiñiz
-Idazkaria: Edith Norma de Simone
-Diruzaina: Hilda Isabel Eyherabide
-Batzordekide titularra: Agustín Landivar
-Batzordekide titularra: Ana Victoria Guazzone di Passalacqua Elortegui
-Batzordekide ordezkoa: Jens Christian Nielsen Eyherabide
-Batzordekide ordezkoa: María Alexandra Arouxet
-Batzordekide ordezkoa: Juan Emilio Dambolena
-Kontu ikuskari titularra: Héctor Raúl Dambolena
-Kontu ikuskari titularra: Liliana Elena Arzubieta
-Kontu ikuskari ordezkoa: Facundo Enrique Sánchez
-Kontu ikuskari ordezkoa: María Juana Alortegui
-Elkarrizketa María Susana Mendizabal behin-behineko lehendakariarekin irratian
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus