euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Olavarria: Pablo Ormazabalen saio arrakastatsua euskaldunez muga gotortu garaian, film historiko bat eskainiz (ikus bideoa)

2023/04/18

Pablo Ormazabal antropologoa Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxearen egoitzara bildutako jendearen aurrean hizlari
Pablo Ormazabal antropologoa Olavarriako Gure Etxe Maitea Euskal Etxearen egoitzara bildutako jendearen aurrean hizlari

PUBLIZITATEA

Olavarría, Argentina. XlX mendearen azken hamarkadetako une historikoak ardatz, Pablo Ormazabal antropologoak hitzaldi arrakastatsua eskaini zuen joan den larunbatean, apirilaren 15ean, Gure Etxe Maitea Euskal Etxean “Olavarriako euskal immigrazioari buruzko zenbait dilema” izenburupean, gero egungo herria izango zenaren sorrera eta lehenengo populatze etapatik hasita, solasgai harturik jatorrizko herrien arteko muga gotortua deitu izan dena zein immigrazio eurokriolaren etorrera eta etnien arteko harremanak.

Gotorlekuei, fortinei eta estantzia gotortuei buruzko arkeologia historikoaren azterlanez aritu zen. Euskal presentzia oso nabaria izan zen bertan 1860tik aurrera, eta Buenos Aireseko panpa hezearen zentroko hiriko zein landako populazioaren antolamendua sendotzen lagundu zuen.

Era berean, Bizkaiko Areatzan (Villaro izenpean orduan) 1925ean egindako erregistro filmiko bat proiektatu zuen, izan ere Buenos Airesko Colon Antzokian 1926an aurkeztua izan zena. Filma ama Areatzakoa zuen Anjel Sojo doktoreak grabatu zuen eta besteak beste erakusten du herri bizkaitar horretako Plaza Nagusian bisitariak omentzeko dantzatu zuten aurreskua.

 
1926an Buenos Airesko Colon Antzokian aurkeztua, film hau 1925an grabatu zen Bizkaiko Areatzan

“Hitzaldiak erabateko arrakasta bildu zuen, oso atsegina izan zen eta iragarritakoa baino askoz denbora gehiagoz luzatu zen. Horregatik berehala eskatu genion Ormazabali bigarren hitzaldi bat”, iragarri dio EuskalKultura.eus-i Gure Etxe Maiteko lehendakari Marisu Mendizabalek. Ekitaldira hurreratu zirenen artean, arkeologian doktore eta Buenos Airesko Probintziako Zentroko Unibertsitate Nazionaleko (UNICEN) Arkeologia Historikoaren Programaren zuzendaria den Julio Merlo aipa daiteke.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia