Boise, Idaho, AEB. Ez da ideia txarra [Ipar Hemisferioko] uda baliatzea euskararen hasimasiak ikasteko euskarari ekin nahi diotenentzat, oinarrizko ezagutzak hartzea Euskal Herrira bidaiatu ezkero oinarrizko hiztegi eta komunikatzeko bideak eskuratzeko. Modu ludikoan, esaterako euskara, gastronomia eta euskal festak ikasgai berean ikasita, eta online. Hori proposatzen du bederen Boisetik, bertako Euskal Museoak eskaintzen duen bi hilabeteko mini-ikastaro planak. Baina, erne, ostegun honetan bukatzen baita izena emateko epea.,
Izan ere hiru mini-ikastaro solte eskaintzen dira, norberak bere egoeraren arabera bat hauta dezan. Izenburuak, 'Euskara Euskal Herrira bidaiatzeko', 'Euskara eta euskal gastronomia' eta 'Euskara eta euskal festak'. Sortu ditu eta irakasle dauzka Susana Siccardi Ohaco irakasle argentinarra, Maiputik. Eskolak datorren astean hasiko dira eta uztaileko azken astera arte iraungo dute, astero bi ordu. Mini-ikastaro bakoitzaren prezioa, 100 dolar. Badaude bekak. Zazpi ikasle behar dira ikastaro bakoitza abiarazteko.
Orain arte, Siccardi bera irakasle izan duten aurreko ikastaroetan, Estatu Batu osoko jendeak izan dira ikasle, eta baita Amerikako beste herrialde batzuetako jendeak ere.
Galderak egin eta informazioa eta xehetasunak eskuratzeko, kontakta ezazu obligaziorik gabe Edurne Arostegui-rekin, Boiseko Euskal Museoko Formakuntza Programa arduradunarekin, edurnea@basquemuseum.eus helbidera joz.
Lehenengo mini-ikastaroa: "Euskara Euskal Herrira bidaiatzeko'
Helburu du oinarrizko komunikazioa garatzeko oinarrizko hizkuntza-gaitasunak lantzea, Euskal Herrira bidaiatzekotan, konparazio, pertsona gauza izan dadin hotel edo jatetxe batean galdetu edo manatzeko, probintzia bakoitzari buruzko jakingarriak, erosteko hiztegia, familia... Hemen eman dezakezu izena.
Bigarren mini-ikastaroa: 'Euskara eta euskal gastronomía'
Lehenengo mini-ikastaroaren luzapena da, eta pentsatuta dago euskara zerbait dakitenentzat, lehenengo mini-ikastaroa eginda edo egin gabe. Apur bat gehiago sartzen da Euskal Kulturam eta gastronomia hartzen du bereziki ardatz. Hemen eman dezakezu izena.
Hirugarren mini-ikastaroa: 'Euskera eta euskal jaiak'
Helburu ditu hizkuntzan ahozko komunikazio gaitasun batzuen jabe izanik elkarri eragiteko gauza izan daitezkeen pertsonak, usadioak, planak edo prozesuak deskribatuz. Euskal jaien ardatzean, ikasleak euskal hiztunekin komunikatuko dira eta Euskal Herrian barrena famatuen diren jaietako batzuk birtualki bisitatuko dituzte. Hemen eman dezakezu izena.
Bestalde, mintzaldi ikastaroak ere eskaintzen dira (1. maila eta 2. maila)
Argibide gehiago eta ikastaro guztien xehetasun eta informazio osoa Boiseko Euskal Museoaren webgunean.