euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oier Quesadaren euskal gastronomia tailerra Viña del Mar-en euskara sustatzeko

2013/06/27

Pintxo txapelketako parte hartzaileak Viña del Marreko Euskal Etxean
Pintxo txapelketako parte hartzaileak Viña del Marreko Euskal Etxean

PUBLIZITATEA

“Master euskal chef” gastronomi tailerra hizkuntza sustatzeko asmoarekin egin da Viña del Marreko euskal etxean, parte hartzaileek, janaria prestatzerakoan eta gero egin zen lehiaketan, euskaraz mintza zitezen. Euskara koordinatzaile Lorena Espinosak antolatu zuen jarduera eta Arabako Oier Quesada sukaldariak zuzendu zuen. Tailerrean ikasleek euskaraz azaldu zituzten osagarriak eta platerei euskal izenak eman zizkieten; ondoren besteen lana dastatu eta ebaluatu zuten.

Viña del Mar, Txile. Oier Quesada arabarrak ekainaren 8an eskaini zuen euskal gastronomia tailerra “Master euskal chef” izenpean, euskara klaseen barruan hizkuntza sustatzeko helburuarekin. Gasteizen egin ditu Quesadak ikasketak, Ostalaritzako Eskolan.

Tailerra euskal pintxo eta plater xinpleen prestakuntzaren inguruan egin zen. Pintxoen osagaiak piperrak, ahuntz gazta, txorizoa, patatak, galeper arrautzak, tipula eta tomatea izan ziren, beste zenbaiten artean. Oierrek plateren prestakuntza azaldu eta ondoren ikasleei lagundu zien jakiak prestatzen. Bukatu zutenean, txapelketa txiki bat egin zuten parte hartzaileen artean. Ikasle bakoitzak bere pintxoaren osagarriak azaldu eta euskal izen bat jarri zion bere lanari. Ondoren ikasleek gainerako ikasleen emaitzak dastatu eta ebaluatu zituzten.

Lorena Espinosa euskara koordinatzailea izan zen Euskal Etxearen egoitzan egin zen ekitaldi honen antolatzailea.

-Irudi gehiago Euskal etxearen Facebookean: https://www.facebook.com/euskoetxea.valparaiso



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia