euskal diaspora eta kultura
2010/05/06
PUBLIZITATEA
Rio Gallegos, Argentina. Honenbestez, bertako gaurko prentsak bisitaren berri eman du. 'El Periódico Australek' dio, esaterako, euskal funtzionarioa 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeak eginiko gonbidapenari erantzunez iritsi zela Santa Cruzera, eta azalduz "Euskadiko, Euskal Herriko Gobernuak, diaspora (euskal emigranteak eta bere ondorengoak) zabala daukan herrialde eta eskualdeetan ordezkaritza instituzionala daukala, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritza izenpean. Buenos Airesko Ordezkaritzak Mercosur-eko herrialdeak biltzen ditu bere baitan, hala nola Brasil, Paraguai, Uruguai eta Argentina".
Patagoniako egunkari honek azaltzen du gaurko edizioan "Kortajarena Iturriotzek itzulia hasia duela komunitate horretako kideak biltzen dituzten zentroetatik. Euskal Etxeko lehendakariak (sic), Cesar Arizmendik, funtzionarioa lagundu zuen bere ibileretan, santacruztarrak ezagutu eta Santa CRuzeko daukan ahala bi herrion arteko loturak sortu eta sustatzekotan", emendatuz, "bileran (Diputatuen Ganbera Ohoretsuan), Martinez Crespo eta Kortajarena Iturriotzek opariak elkarri eman eta solasean aritu zirela turismoaz, herri lanez, mehategiez eta energia alternatiboez, ekonomiari dagokionez; eta Giza Eskubideez, genero berdintasunaz eta kultur ekintzez, hazkunde sozialari dagokionez".
Beste atal batean, albistariak Kortajarenak arratsaldez hiriburuko udaleko buruzagiari eginiko ikustaldia aipatzen du, bilduz "Hector Roquet alkateak Elvira Kortajarena Iturriotz anderearen, Euskal Herriaren Argentinarako Ordezkariaren bisita hartu zuela", elkarretaratzea "Santa Cruzeko 'Hegoalde Argentinarra' Euskal Etxeko kideek prestatutako bilera izanik. Aukera horretan eta bisita eskertuz, Udaleko buruak plakatxo oroigarri bat eman zion, eta agregatu kontsularrak abegikortasuna Euskadiko margolari nabarmen baten margo bat oparituz eskertu zion".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus